Nazioarteko Ballet Klasiko ospetsuak, dantza ikuskizun onenaren lau sari nazional irabazi dituenak, Baluarten taularatuko du balet klasikoaren lanik gabonezkoenaren eta harribitxi handienaren bertsio berezia: El Cascanueces. Tchaikovskyren musika bikaineko ballet hau, haurtzaro galduaren atsekabea erakusten duena, 1892an estreinatu zen San Petersburgoko Mariinsky antzoki mitikoan, Lev Ivanov-en jatorrizko koreografiarekin eta Marius Petiparen libretoarekin.
Eguberri ahaztezinaren bezperan, Marie izeneko neska gazte batek mirariz eta misterioz betetako zeharkaldiari ekingo dio. Kriskitinak lagunduta, sagu gaiztoei aurre egiten die, elur-maluten artean dantzatzen du eta, azkenik, Jauregi Magikora iristen da. Han, jostailu guztiek bizia hartzen dute eta dantza egiten dute festa ahaztezin batean.