Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Euskadiko Orkestra

2022/2023 Denboraldia. 10. Kontzertua

2023ko Ekainak 05 19:30
Areto Nagusia
Baluarte | Zuzendaria: Robert Treviño
 
PROGRAMA: Gainditzea

F. Chopin
Pianorako 2. kontzertua
 
D. Shostakovich
15. Sinfonia
 
 
Robert Treviño, zuzendaria
Yulianna Avdeeva, pianoa
 
 
Robert Treviñok itxiko du Denboraldi hau, zeina, gizakiaren zokorik ilunenetatik igaro ondoren, azkenean ospakizun bikain batekin amaituko dena. Chopinek Pianorako 2. kontzertua konposatu zuen, berak jotzeko biretan; bel canto italiarra du inspirazio nagusi lan horrek. Sorkuntza kementsua da, gazte-kutsukoa, eta pianojole bizi-bizien, hala nola Yulianna Avdeevaren, dohainik onenak ustiatzen ditu; hala, Avdeeva gure denboraldira itzuli da, duela urtebete eskas Euskadiko Orkestrarekin debuta egin ondoren. Eta hasi bezala amaituko dugu: Xostakovitxen musikarekin. Zortzigarren Sinfonia tragiko eta izugarria ez bezala, hemen entzungo dugun 15. Sinfonia askatasunez eta baikortasunez betetako pieza da. Konpositorearen azken sinfonia izan zen, Stalin jada ez zegoenean idatzia, eta Xostakovitxek bere bizitzaren eta eraginen atzerabegirako bat egin zuen bertan nolabait, Wagner eta Rossiniren obren zatiak ez ezik, eta Xostakovitxen beraren aurreko musikaren zatiak ere hartuz.

SARRERAK

Sarrerak

eus


PREZIO BEREZIA
 leihatilan<30, >65 eta langabeentzat

AZKEN ORDU GAZTEA
: Sarrerak gune guztietan 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan

Sarrerak 10€<38€