Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Euskadiko Orkestra

2022/23 Denboraldia · 1. Kontzertua: 'MAHLER 3'

2023ko Urriak 03 19:30
Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra | Zuzendaria: Robert Treviño · Justina Gringyte, mezzosopranoa · Bilboko Koral Elkartea
  • Euskadiko Orkestra
  • música sinfónica

PROGRAMA: MAHLER 3

G. Mahler

3. Sinfonia

Robert Treviño, zuzendaria
Bilboko Koral Elkartea, abesbatza
Justina Gringyte, mezzosopranoa


Gustav Mahlerrek honako hau idatzi zuen bere 3. sinfoniari buruz: «Imajina ezazu unibertso osoa islatzeko gaitasuna duen obra handi bat». 1896an amaitua, horixe izan zen Mahlerrek Alpe austriarretako laku hartan oso-osorik konposatutako lehen sorkuntza (konpositorea uda guztietan erretiratu ohi zen leku hartara konposatzeko). Uda hartan, Bruno Walter zuzendaria bisitatzera joan eta inguruaren edertasunak mirespena eragiten ziola adierazi zionean, Mahlerrek gomendatu zion ez zezala denbora galdu hari begira: «Osorik jaso dut nire Hirugarren sinfonian», esan zion. Bilboko Koral Elkarteak eta Justina Gringyte mezzosopranoak bat egingo dute Euskadiko Orkestrarekin nola tamainaz hala iraupenez itzela den sinfonia horri ekiteko. Hirugarren sinfoniaak naturako indarrei, landareei, animaliei eta gizakiari egiten die kantu, eta Robert Treviñok beste urrats bat eman du Mahlerren ziklo sinfonikoa hainbat denboralditan osatzeko duen misioan.