Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Euskadiko Orkestra

2022/23 Denboraldia · 2. Kontzertua: 'BRAHMS / SHOSTAKOVICH'

2023ko Azaroak 07 19:30
Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra | Antolatzailea: Zuzendaria: Stanislav Kochanovsky · Sergey Khachatryan, biolina
  • Euskadiko Orkestra
  • música sinfónica

PROGRAMA: BRAHMS / SHOSTAKOVICH

J. Brahms
Biolinerako kontzertua

D. Shostakovich
6. Sinfonia


Stanislav Kochanovsky, zuzendaria
Sergey Khachatryan, biolina


Brahmsen Biolinerako kontzertua 1878an idatzi zen Joseph Joachim birtuoso handiarentzat, eta edozein bakarlarirentzat bikainak diren erronkak ditu. Euskadiko Orkestrarekin egin duen debutean, Sergey Khachatryan armeniarrak, nazioarteko biolin-lehiaketa handietako bi –Helsinkiko Sibelius eta Bruselako Queen Elisabeth– irabazi dituen biolinjole bakanetako batek, oso izaera sinfoniko handia duen kontzertu horri aurre egin beharko dio; izan ere, bakarlariari laguntze hutsaz haratago joango da orkestra: haren diskurtsoan erabat integratuko da. Bigarren zatian, San Petersburgoko zuzendari Stanislav Kochanovskyk bere herrikide Dmitri Xostakovitxen gutxien interpretatutako sinfonietako bati helduko dio. Bosgarren sinfonia tragikoak lortutako egundoko arrakastaren itzalean, Seigarren sinfonia lirikoagoa eta kontenplatiboagoa da, eta, egile errusiarraren arabera, udaberriaz, alaitasunaz eta gaztetasunaz hitz egiten du.