Iruñeko Jaiotzazale Elkarteak Jaiotzak Baluarten Eguberriko erakusketa antolatu du aurten ere, ondoz-ondoko hamaseigarren urtez. Erakusketak 1.000 metro karratu baino gehiago hartzen ditu, eta tamaina eta formatu askotako jaiotzez osatuta dago. Erakusketan jaiotza itxiak ikus daitezke, aurrez aurre soilik ikusteko, 3x3 metrokoak eta 1x1 metrokoak; jaiotza irekiak ere egongo dira, lau aldeetatik ikusteko, 1x1 metrokoak, 2x2 metrokoak eta 2x1 metrokoak; 6x3 metroko jaiotza bat eta 4x2 metroko jaiotza bat egongo dira; eta sorpresa gehiago, haien artean 8x4 metroko Jaiotza erraldoi bat. Gainera, bisita gidatuak, erakustaldiak eta haurrentzako tailerrak antolatuko dira.
Ordutegi orokorra:
10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 21:00etara
10:30 - 13:30 / 17:00 - 21:00
SARRERAK
14 urtetik gorakoek: 3€
7-14 urte bitartekoek: euro 1
6 urtetik beherakoek: doan
SARRERAK ERAKUSKETAKO TXARTELDEGIAN salgai