Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Pantomima Full-en 'Entrepeneurs' (Disney+) telesaioaren aurkezpena eta proiekzioa

2025ko Urriak 10 18:00
Ganbera Aretoa
MUAK - Urteroko Komedia Jaialdia | Antolatzailea: Etiqueta Negra Entretenimiento | Laguntzailea: NICDO - Baluarte - Nafarroa Arena
  • Festival MUAK
  • humor Baluarte
  • Pantomima Full


Pantomima Full taldearen lehen telesailak Entrepeneurs du izena, eta urriaren 23an estreinatuko da Disney+ katean. Rober Bodegas eta Alberto Casado oso hunkituta daude, baina MUAK Navarra are gehiago: Jaialdiaren barruan eta sortzaileen aurkezpen labur baten ondoren, telesailaren lehen hiru atalez Baluarten gozatzeko aukera izango dugu.

Entrepreneurs 10 ataleko serie bat da, ohiko enpleguak utzi eta CEO handi bihurtzeko ametsaren atzetik doan ekintzaile talde bati jarraitzen diona. Egunero egiten dute lan No Comfort Zone coworkingean, Gonzalok (Rober Bodegas), aberats aspergarri batek, eta Jacobok (Alberto Casado), ekintzailetzaren ustezko guru batek, sortua. Han, beren proiektuak aurrera ateratzen saiatzen dira, startup mundua kez beteta dagoela, kontaktuek ideiek baino pisu handiagoa dutela eta agian erabaki okerra hartu zutela deskubritzen duten bitartean. Aktoreen artean Aura Garrido, Gonzalo de Castro, Victoria Martín, Luis Bermejo eta beste batzuk daude, Álex de la Iglesia, Rodrigo Ruiz Gallardón eta Adolfo Martínezen zuzendaritzapean, eta Carolina Bang, De la Iglesia eta Gallardonen ekoizpen exekutiboarekin.