Mateo Kanedo hizlariak (AlphaTheta Product Planning) formakuntza tekniko eta praktiko bat eskainiko du Baluarten, DJei edo musika ekoizpenean eta nahasketan interesa duten pertsonei zuzendua. Bertan, DJ kabina baten ekipamenduaren erabilera profesionalean jarriko du arreta.
Prestakuntza 70 minutuko bi saiotan banatuko da:
19:00 – Alphatheta Masterclass. Ezagutu sakon kabina profesional bat: Rekordbox 7, CDJ-3000X, Pioneer DJ DJM-V10
20:20 – Pauso bat harago. Ezagutu RMX-1000 tresna sortzailea eta Rotary Euphoniaren funtzionamendua)
Izen-emate irekiak lekuak bete arte
19:00 - 21:30