Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Go!azen 12 Kontzertuak

2026ko Urtarrilak 11 16:15
Areto Nagusia
| Antolatzailea: Pausoka Entertainment, S.L.
  • Go!azen kontzertua
  • espectáculo Baluarte


Euskal Telebistako Go!azen telesail arrakastatsua Baluarten bueltan izango dugu Go!azen 12 Kontzertua emanaldiarekin. Telesaileko aktoreak Areto Nagusiko agertokira igoko dira, abesteko, dantzatzeko eta telesailaren alderdi dibertigarriak kontatzeko.

Maitanek ideia zoragarri bat garatu du aurten: Basakabi “bigarren aukeren” udalekua bilakatu du. Kontua da… Garaziri ez diola bere planen berri eman, eta Basakabi arazoak dituzten gaztez bete da. Hemendik aurrera, udara zaila biziko dute Garazik eta Maitanek Basakabin. Etorri diren gazte berriek iskanbilak sortuko dituzte, eta dena zailago egiteko, Kuxkuxero izeneko pertsona batek, ikasle guztien inguruko informazioa zabalduko du sareetan zehar. Maitasuna, anaien arteko gorrotoa, mendekua eta, jakina, abesti berri ugari!