Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española

Go!azen 13 Aurrestreinaldia

Ikuskizun musikala

2026ko Urriak 17 17:30
Ganbera Aretoa
| Antolatzailea: EITB Media, SAU
  • Goazen
  • preestreno Baluarte


Baluartek Go!azen 13 telesailaren lehen atalaren aurrestreinaldia hartuko du. Euskal Telebistan gazteen artean arrakasta handia hartu duen telesaila lehen kapitulua ikusteko aukera izateaz gain, publikoak telesaileko aktore protagonistak aretoan bertan ikusteko aukera izanen dute, emanaldiaren aurretik ikuskizuna eskainiko baitute.

Wellington Music Academy esanguratsuak Basakabi aukeratu du Euskal Herriko egoitza moduan. Hori bai, akordioa lortzeko, Maitanek gezur txiki batzuk esan ditu aukeraketa prozesuan, batez ere instalakuntzei buruz dagokionean, eta horrek arazoak ekarriko dizkie bai Maitaneri eta baita Garaziri ere. Akordio berri honen ondorioz, Basakabi ez da jada udaleku bat izango, udako musika eskola baizik. Eta bertan ikasi ahal izateko, ikasleek azterketa zorrotz bat gainditu beharko dute. Gainera, musika irakasle berria iritsiko da Basakabira: Imanol (Iñigo Gastesi). Guretzat jada ezagunak diren pertsonaia batzuk azterketa gainditzea lortu dute, eta baten batek akaso, erosi egin du. Horrela, Bosko, Roke, Karla, Maren edo Izar bezalako pertsonaiek udara berri bat pasako dute Basakabin, oraingoan, musika ikasten. Gainera, azterketa gainditu ondoren, Ilargi, Kaia eta Luka pertsonaiak ere ezagutu ahal izango ditugu.
 

IRAUPENA: 90 MIN. (ETENALDIRIK GABE) 

Sarrerak

Sarrerak 7,5€
+ 0,95€ online erosketetan (kudeaketa-gastuak)


Ate-irekitzea: 16:30ean