Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española

Euroeskualdearen III. Unibertsitate Foroa (UNINAEN 2026)

2026ko Otsailak 27 Hainbat ordu
Aretoak: Luneta eta Ciudadela
| Antolatzailea: Euroeskualdea eta Nafarroako Gobernua - Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua
  • UNINAEN
  • Encuentro Eurorregión
  • evento Baluarte


Euroeskualdearen III. Unibertsitate Foroa (UNINAEN 2026) antolatzen du Euroeskualdeak Baluarten. Hitzordu hau funtsezkoa izango da Euroeskualdeko espazioan goi-mailako hezkuntza eta ikerketako eragileen arteko lankidetza eta sinergiak indartzeko.

Topaketak Euroeskualdeko Unibertsitate Lankidetzarako Estrategiaren esparruan garatzen dira. Estrategia hau lehen Unibertsitate Foroan aurkeztu zen 2022an eta hainbat jarduera-ildotan oinarritzen da, besteak beste:
•    Lurraldeko eragileen arteko sareak eta aliantzak bultzatzea
•    Ikerketari eta prestakuntzari laguntzea
•    Ikasleen eta irakasle eta ikertzaileen mugikortasuna sustatzea Euroeskualdearen esparruan.
Ekimen honen bidez Euroeskualdeak unibertsitate-lankidetzaren zeregina garapen, berrikuntza eta lurralde-kohesiorako indar eragile gisa berretsi egiten du.

Jardunaldiak aukera emango du funtsezko erronkei heltzeko — berrikuntza, ikerketa, mugikortasuna, talentua erakartzea eta lurralde-garapena — eta dagoeneko Euroeskualde-mailan bultzatzen ari diren ekimen eta proiektu zehatzei agerikotasuna emateko.

Sarrerak

Librea, aurrez izena emanez

10:00 - 14:00