Zerbitzu Publiko Inklusiboei buruzko IV. Jardunaldiak, Nafarroak Barne Hartzen zaitu kanpainaren baita, gonbidapena egiten die zerbitzu publikoetan lan egiten dutenei erabaki profesionaletan pertsonen aniztasuna txerta dezaten. «Inklusibitatea zure superboterea da» lelopean, esperientziak eta tresnak ezagutzea proposatzen du, zerbitzu irisgarriagoak eta inklusiboagoak eskaintzeko.
Programak desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko elkarrizketa bat eta komunikazio irisgarriari, hiri inklusiboei, irisgarritasun digitalari eta adimen artifizialari eta zerbitzu eta espazio publikoen diseinuari buruzko lau mahai uztartzen ditu. Kanarietako, Andaluziako, Avilako, Zaragozako eta Nafarroako esperientziak partekatuko dira, Estatuko Administrazioaren eta Randstad Fundazioaren ekarpenekin batera. Jardunaldiak ikasteko eta jardunbide egokiak trukatzeko gune bat eskaintzen du, pertsona guztiak kontuan hartuko dituzten zerbitzu publikoetarantz aurrera egiteko.
9:00 - 14:00
Ate-irekitzea: 8:15ean
EKITALDIRAKO IRISGARRITASUN NEURRIAK: interpretazioa Espainiako zeinu hizkuntzan eta zuzeneko azpitituluak; programa Irakurketa Errazean, braillean eta irisgarria NaviLensen bidez; seinale irisgarriak; indukzio begizta indibidualak eskatu dituztenentzat. Luneta aretoa eta komunak irisgarriak dira mugikortasun urriko pertsonentzat