Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

TE-4000 HEGALDIAN –Musikala–

Jaso Ikastolako 11. musikala

2023ko Urriak 11 19:00
Areto Nagusia
| Antolatzailea: Jaso Ikastola, Jaso Fundazioa, ANA, Anfas, Luciérnaga, SEN
 
Autismoa duten  bi gazte laguntzan daude. Haien autonomia erakusteko helburuarekin, haien terapeutak Latinoamerikara egin beharreko bidai bat proposatzen die. Familiak, kezkatuta, haien anai-arrebak bidaltzen dituzte haien atzetik. Bertan, kultura ezagutzeaz gain, haien barne sentimendu, borroka eta izaera azaleratuko dira.
 
TE-4000 HEGALDIAN Musikalak helburu desberdinak jorratzen ditu eta Baluarteko oholtza gainean ikusi ahalko dira: Autismo-nahasmen espektroa duten pertsonen errealitatea erakustea; Beren gaitasun anitzak ezagutaraztea; eta Gizarte inklusibo eta anitz bat izatearen aberastasuna deskubritzea.
 
TE-4000 HEGALDIANMusikala– Jaso Ikastolak abiarazten duen 11. musikala da. STEAM metodologiaren esparruan (Zientzia, Teknologia, Ingeneria, Artea eta Matematika) musikal bat sortzeko prozesu osoa garatu dute DBHko ikasleek, gai sozialen baten inguruan betiere. Zehazki, Jaso Ikastolaren ikuskizun berri honek emakumeen lan-duintasunaren eskubideen aldarrikapena eta gizonezko eta emakumezkoen arteko desberdintasunak agerian jartzea dauka helburu eta lehenengoz zuzeneko musika izango du, Iruñeko Gazte Orkestraren eskutik hain zuzen ere.


*
GAZTE KULTUR BONUARI ATXIKITAKO IKUSKIZUNA
 

Sarrerak