Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Jazzy Leap - The New Gospel

Encantando Denboraldia

2025ko Abenduak 20 20:00
Ganbera Aretoa
| Antolatzailea: Nafarroako Ganbera Abesbatza
  • Jazzy Leap
  • música góspel
  • concierto Baluarte


Azkeneko urteetan beste errepertorio batzuk aztertzen eman ondoren, Jazzy Leap gospel musikari eskainitako Gabonetako kontzertu tradizionalera itzuliko da abendu honetan. Estilo honi eskainitako bere azken ikuskizunaren ildoa berreskuratuz egiten du: Hosanna: Kirk Franklin eta gospel klasikoak (2021). Hala ere, The New Gospel izeneko aurtengo proposamenak klasikoak alde batera utzi eta Ameriketako elizetan eta horietatik kanpo gailentzen den soinurik berrienean murgilduko da erabat.

The New Gospel kontzertuak generoa ulertzeko modu berri horretan zehar ibilbidea eskainiko du Baluarten, Gabonetarako energiaz eta positibotasunez betetako gai sorta batekin. Jazzy Leap-ek eta Jazzy Leap Bandek –pianotik Andoni Arcillak zuzenduta, eta berak ere moldaketa instrumentalak sinatzen dituela– gospela maite dutenak eta publiko orokorra liluratuko dituen ikuskizun bat aurkeztuko dute.

Sarrerak

Sarrerak 15,95€
Baluarte Joven 12,95€
Aldi osoan
Baluarte Joven 6,95€
Funtzioa baino 3 egun lehenago