Belaunaldien arteko elkarrizketa, aldaketa bizi izan zutenei eta askatasunez izan eta garatu ahal izan direnei ahotsa emango diena. Kulturaren, artearen, literaturaren edo zuzenbidearen artean gogoeta eta entzute ariketa bat, demokrazia eraikitzen eman diren 50 urte hauei buruz.
Helena Taberna zinema zuzendari eta gidoilariaren, Bob Pop idazle, gidoilari eta ikus-entzunezko sortzailearen, Mariola Urrea legelari, Nazioarteko Zuzenbideko irakasle eta Gobernantzan adituaren, Benjamin Prado poeta, eleberrigile eta saiakeragilearen eta Leire Ruiz aktore eta sortzailearen arteko elkarrizketa. Mamen García SER irrati kateko kazetari nafarrak gidatuta.
Parte hartzaileek hiru ardatz nagusiren inguruan hausnartuko dute: diktaduraren amaierarekin eta demokraziarako bidearekin zer aldatu zen; eskubideei, bizikidetzari edo aniztasunari dagokienez zer ikasi genuen; eta etorkizunari begira, ziurgabetasun une batean eta mundu osoko muturreko mugimenduen gorakada batean.
ATE-IREKITZEA: 18:00ETAN