Egileen eta Editoreen Elkarte Nagusiak (SGAE) Egileen Etxeko Giltza emango die Baluarten duela 50 urtetik erakundeko kide diren bost sortzaileri. Horrela, SGAEk eskerrak eman nahi dizkie aktibo horiei gure kultur eta arte ondarean egindako lanagatik eta ekarpenagatik. José Luis Lizarraga Gastón (Añorbe) eta Alicia María Tellechea Erlanz (Santesteban) konpositore eta letragile nafarrak, Mercedes Teresa Lacámara Tejero zaragozarra eta Guillermo Garmendia Talledo bilbotarra dira sarituak. Gainera, María Luisa Ozaita (1939 - 2017) sortzaile bizkaitarrari, Fernando Remacha maisu tuterarraren ikasleari, hil ondorengo omenaldia egingo zaio.
12:30 – 14:00