Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española

Luz Casal - Me voy a permitir

2026ko Abenduak 26 20:00
Areto Nagusia
| Antolatzailea: In&Out Producciones
  • Luz Casal Pamplona
  • concierto Baluarte


Luz Casalek abenduaren 26an aurkeztuko du Baluarten biran bere disko berria, Me voy a permitir, bere ibilbideko lan eklektikoena eta sailkaezinena. Hamar aurpegi erakusteko kapritxua ematen dio bere buruari, abesti adina: hamar jarrera, hamar begirada, mundua ulertzeko hamar modu. Dena frogatu beharrik ez duenaren askatasunez mugitzen da. Bere kartak erakusten ditu chanson frantsesaren dama eta Latinoamerikako kantutegiaren ahots garaikide gisa. Egunerokoaren kronista eta larruzko galtzak sekula zintzilikatu ez dituen rockero gisa. Pablo Guerrerok ohartarazi zuen jada: Lizek zeta bezala laztan dezake, edo zauritutako animalia baten letaginek bezala urratu. Desengainutik zein itxaropenetik abesteko gai da, zitala nahiz argitsua, beti-beti libre.

Ikuskizun berri hau iraganaren eta etorkizunaren arteko zubia da, eta konpositore intuitibo eta talentudun nahiz interprete aparta dela berresten du; abestiak kantatzeaz gain, haien barruan bizitzeko gai da, bereak nahiz besterenak izan.

Pirotekniatik eta artifizialtasunetik urrun, bere senaren seinaleei baino ez die jarraitzen. Askatasun horri esker, publikoaren miresmena, kritikaren errespetua eta lankideen konplizitatea lortu ditu; hiruko aitortza hori oso gutxitan gertatzen da.

Sarrerak

Sarrerak 55€/65€/75€
+ 3€ online erosketetan (kudeaketa-gastuak)