Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

NAK 2023 – Edith Alonso & Elena Juárez & Antony Maubert

'LIMINARIS'

2023ko Irailak 08 20:00
Harresiaren Aretoa
NAK - Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdia | Antolatzailea: CMC Garaikideak
  • NAK
  • música contemporánea
  • festival música
  • Baluarte

NAK 2023 Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiaren lehen proposamena Baluarten Edith Alonso, Elena Juárez eta Antony Maubert Musika Irekia kolektiboko kideen eskutik iritsiko da. Zuzeneko musika elektronikoa eta bideo eta laser proiekzioak barne hartzen dituen proposamen bat irudikatzen dute. Bertan, denborak unibertsoan eta naturan duen jatorria aztertzen da, materia inorganikoa materia organiko bihurtu zen unea.

Antony Maubertek konposatutako Naissance du temps obra musikala unibertsoaren lehen momentuen azterketan oinarritzen da: Big Bang leherketaren eta denbora zein materiaren sorrera. Unibertsoaren sorkuntzaren etapa desberdinek inspiratzen dute obra hau, nanosegundutik eonetaraino edota lehenengo atomoetatik lehen izarretaraino dagoen denbora prozesua aztertuz.  

Edith Alonsoren Momento 0.0 izeneko obra naturaren denbora bilakaerak eragindako harridurarengatik sortzen da. Gizakiak sentitzen duen denbora ez da naturan ematen dena bezalakoa: naturan berezko lege baten mende dago bilakaera hori eta horrexegatik, ingurumeneko izaera desberdinek ez dituzte beren aldaketak aukeratzen. Naturaren bilakaera prozesua eman zenean, agian, zerbait magikoa gertatu zen izaki bizidun guztiak elkarrekin konektatuta egoteko. 


PROGRAMA

Naissance du temps (2023)* – Antony Maubert
Momento 0.0 (2023)* – Edith Alonso

*NAK Jaialdirako erabateko estreinaldiak


ARTISTAK: Edith Alonso & Antony Maubert: konposizioa, elektronika eta laserra; Elena Juárez: zuzenean egindako bideo-sorkuntza.

Sarrerak