Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

NAK 2023 – CMC GARAIKIDEAK & XABIER ERKIZIA

'KRONOPOETIKA'

2023ko Irailak 16 20:00
Harresiaren Aretoa
NAK - Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdia | Antolatzailea: CMC Garaikideak
  • NAK
  • música contemporánea
  • festival
  • Baluarte

GARAIKIDEAK Musika Zentroak NAK 2023 Jaialdirako azken ikerketa eta sorkuntza proiektua aurkeztuko du Baluarten Xabier Erkizia soinu artistaren eta Diana Pérez Custodio konpositore gonbidatuaren laguntzarekin. 

Proposamen honetan aipatzen diren obra musikalak erabateko estreinaldiak dira eta aurtengo edizioaren gaia hartzen dute abiapuntutzat: denboraren kontzeptua eta Gilles Deleuze pentsalariaren musika-diskurtsoan duen bilakaera.

Filosofo honek bere Lógica del sentido obran Aion eta Chronos denbora kontzeptuen arteko diferentzia ezartzen du. Neurri aske eta pultsaziorik gabeko denbora adierazten du Aion kontzeptuak eta Chronos hitzaren esanahiak aldiz, orduak markatzen dituen eta gure agenda azkartzen duen denbora adierazten du. Hortik dator gure Kronopoetika: pentsamendua, artea, poesia eta afektuak elikatzen dituen espazioa.

Sarrerak