Baluartek Navartur - Nafarroako Erresumako Nazioarteko Turismo Azokaren 21. edizioa hartuko du 2027ko otsailaren 19an, 20an eta 21ean. Iazko edizioan bisitari eta erakusketari kopuru errekorra lortu ondoren, 52.000 bisitarirekin, Navartur Espainiako iparraldeko turismo-industriaren merkataritza-topaketa nagusietako bat da. Azokak nazioko eta nazioarteko helmugak, bidaia-agentziak eta sektoreko enpresak biltzen ditu, eta publiko bidaiariari hainbat proposamen aurkezten dizkio: turismo aktiboa (bizikleta-ibilbideak, mendi-ibiliak), enogastronomia, turismo jasangarria, kulturala, naturakoa, ondarearekin lotutakoa, hirikoa, hondartzakoa, osasun-turismoa, kanpinak...
Horrez gain, otsailaren 19an, ostiralean, MEET NAVARTUR B2B egingo da, turismo-sektoreko enpresak eta profesionalak harremanetan jartzeko eta negozio-aukera berriak sortzeko topaketa profesionala. Workshopean nazioarteko tour-operadoreek parte hartuko dute. Gaur egungo eskariaren joeren arabera hautatuko dira, arreta berezia jarriz turismo enogastronomikoan, kulturalean eta aktiboan.
Vi 19 Ol: 11:00 - 14:00 / 16:00 - 20:30
Sáb 20 Lr: 11:00 - 14:00 / 16:00 - 20:30
Dom 21 Ig: 11:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00