Serafin Zubiri artista ezagunak Nino Bravo abeslari valentziar ikonikoari ikuskizun-omenaldi hau eskaini dio, formatu sinfonikoan. Musika-moldaketak ex profeso planteatu dira, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Iruñeko Orfeoiak Baluarten egiteko. Omenaldi kontzertu honen bidez, Zubirik Nino Bravoren esentzia garbia babestu nahi du, garaiko egile onenek berarentzat konposatu zituzten musika lan bikainei bere zigilu pertsonala emanez. Errepertorioak kondaira bihurtu zuten eta mito hilezkor gisa sagaratu zuten abestiak biltzen ditu, gure herrialdeko nazioarteko ahotsik adierazgarrienetakoa izanik. Kontzertuan Noelia, Todos, Esa será mi casa, Elizabeth, Te quiero, te quiero, Cartas amarillas, Puerta de amor, Mis noches sin ti, Mi tierra, América, América, Un beso y una flor edo Libre bezalako abesti handiak entzun ahalko dira.