Rosario agertokietara itzultzen da Universo de Ley disko berria zuzenean aurkezteko, hiru hamarkadatik gorako ibilbide musikala laburbiltzen duen izen bereko biran. Baluartera ekarriko duen bira hau bere hastapenei omenaldia da, eta bertan Rosariok bere lehen arrakastak grabatu ditu berriro, musika hispaniarreko mundu mailako figura handiekin.
33 urte baino gehiagoko ibilbidea, hamabost disko, milaka kontzertu, filmatutako 8 film eta Goya sarietarako izendapen bat, platinozko 12 disko, 3 Ondas Sari, 3 Grammy Latino eta Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina 1... Horrek guztiak espainiar musikaren kondaira bizia bihurtzen du Rosario, publikoak eta lankideek gehien maite eta errespetatzen duten artistetako bat.