TAUPAKA Musikala udazken honetan Baluartera iritsiko den Jaso Ikastolaren muntaia berriaren izenburua da, bizitzaren erritmo propioaren aldarrikapena: norberaren taupada entzun eta presioaren gainetik bizitzen ikasteko gonbita.
Eli MIR azterketarako ari da prestatzen. Bere bizitza osoan helburu bakarra izan du: zirujaua izatea. Baina nahi hori benetan berea al da, ala ingurukoek inposatutako ametsa? Presioa eta exijentzia bere eguneroko errutina bihurtu dira, eta horiek kudeatzea ikastea da musikal honen bihotza. Istripu latz baten ondorioz, ikuslea ospitaleko larrialdietara eramango du istorioak, non tentsioa, estresa eta perfekzioaren zama uztartzen diren.
Taupaka Jaso Ikastolak abiarazten duen 14. proiektua da, STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) metodologian oinarritutako sormen, ekintzailetza, lan kooperatibo eta autokudeaketako hezkuntza-programa baten emaitza. Ikastolaren apustua azken urteetan egiten ari da, eta ikasgai horietan ikasitako gaitasun guztiak curriculumetik kanpoko proiektu pedagogiko erakargarri batean aplikatzeko aukera ematen die ikasleei. Ikastetxeko irakasleen eta familien laguntzarekin, Jaso Ikastolako DBHko 50 ikasle inguruk parte hartzen dute antzezlanean, eta gidoiaz, koreografiez, eszenografiaz, argiztapenaz eta komunikazioaz arduratu dira. Gainera, orkestra propioa dago, ikasle ohiek, irakasleek eta senideek osatua.
IRAUPENA: 95 MIN.
IKUSKIZUNA GAINTITULUEKIN