Xabier Anduaga tenorra, Donostian 1995ean jaioa, Donostiako Orfeoiko abesbatzan hasi zen abesten eta, haurra zelarik, bakarlari aritu zen musika sakroko kontzertuetan. Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian ikasi zuen, bereziki ahots teknika landuta Elena Barbérekin, hau da, bere erreferentziazko irakaslearekin, eta besteak beste, Alberto Zedda, Ernesto Palacio eta Juan Diego Flórezen saio magistraletara joan zen.
2016an, Accademia Rossinianan sartu zen, Pesaron, eta Belfioren egin zuen debuta Il Viaggio a Reims lanean. Bere ibilbideko lehen urteetan, rol rossinianoetan nabarmendu eta bel cantorantz zabaldu zuen bere errepertorioa, hainbat eszenatokitan arituta: Colón Antzokia, Théâtre des Champs-Élysées, Rossini Opera Festival, Vienako Musikverein, Parisko Opéra Nationala, Teatro Real eta Hamburg State Opera.
2019an, Lehen Saria irabazi zuen Operalia Kantu Lehiaketan, bai kategoria orokorrean, bai Zartzuelan. Beste aitortza batzuk ere jaso ditu, hala nola Nazioarteko Opera Saria 2021 Kantari Gazte Onenari eta XXI. Opera Saria. Azkenaldiko konpromisoen artean nabarmentzekoak dira Metropolitan Operan (L’elisir d’amore), Royal Opera Housen eta Gran Teatro del Liceun (Don Pasquale) egindako debutak eta, era berean, Teatro Realen (La sonnambula), Teatro di San Carlon (I puritani) eta Las Palmasko Operan (Lucia di Lammermoor) egindako emanaldiak.
Anduagak kontzertu iradokitzaile bat eskainiko du Baluarteko Areto Nagusian Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiari amaiera emateko. Oholtza gainean Nafarroako Orkestra Sinfonikoa izango du lagun, Giacomo Sagripanti maisuaren zuzendaritzapean, eta Sofía Esparza soprano nafarra gonbidatu bezala arituko da.
PROGRAMA
I. Atala
Gaetano Donizetti (1797-1848)
La Fille du régiment: Ah, mes amis (Aria) [6']
Vincenzo Bellini (1801-1835)
Norma: Obertura [6']
Giuseppe Verdi (1813-1901)
La Traviata: Acto II: "Die miei bollenti spiriti, oh mio rimorso" [3']
Gioachino Rossini (1792-1868)
La italiana en Argel: Obertura [9']
Georges Bizet (1838-1875)
Los pescadores de perlas: "Je crois entendre encore" [4']
Los pescadores de perlas: "Ton cœur n'a pas compris le mien" [6']
II. Atala
Gaetano Donizetti (1797-1848)
Lucia di Lammermoor: "Tombe degli avi miei" [8']
Jules Massenet (1842-1912)
Werther: Acto III: "Pourquoi me réveiller" [4']
Don César de Bazan: Sevillana: Entre 'act [3']
Pablo Sorozábal, (1897-1988)
La tabernera del puerto: "No puede ser" [4']
Manuel Penella (1880-1939)
El gato montés: " Torero quiero ser" [4']
Xabier Anduaga, tenorra
Sofía Esparza, soprano gonbidatua
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Giacomo Sagripanti, zuzendaria