Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Mocedades & Los Panchos 2023

'50 urte zurekin'

2023ko Apirilak 22 20:00
Areto Nagusia
Baluarte | Antolatzailea: Get In
 
Mocedades taldea 50 urte baino gehiagoko ibilbide artistikoa ospatzen ari da eta, horretarako, talde bilbotarrak beste talde ospetsu baten laguntza izan nahi izan du, Los Panchos hirukotearena hain zuzen ere, Rafael Basurto Lara bere azken ahotsak ordezkatuta. Bolero eta balada erromantikoaren munduko erreferente dira. Baluarten aurkeztuko duten kontzertuan, norberak bere errepertorioak interpretatuko ditu eta gaueko hainbat unetan elkarrekin arituko dira.
 
Mocedades eta Los Panchos elkarrekin egindako lehen emanaldietan hainbat areto bete dituzte, Bilbon, Murtzian eta Donostian, esaterako; eta Espainiako lurraldetik kanpo, Mexikoko eta Ameriketako Estatu Batuetako hainbat hiritan ere.
 
Mocedades Bizkaiko hiriburuan sortu zen hirurogeiko hamarkadaren amaieran. Taldeak 30 disko baino gehiago ditu merkatuan eta gaur egun bere arrakasta handiak grabatzen jarraitzen du mundu mailako artistekin batera.