Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
26/09/2023

Euskadiko Orkestrak Baluarten 2023/2024 Denboraldiari hasiera emango dio urriaren 3an 'Mahler 3' programarekin

Robert Treviño zuzendari titularraren gidaritzapean, abonamenduko lehen kontzertu honetan Justina Gringyte mezzosopranoak eta Bilboko Koral Elkarteak parte hartuko dute

  • Euskadiko Orkestra
  • conciertos Baluarte
  • música sinfónica


Euskadiko Orkestrak datorren asteartean, urriaren 3an, 2023/2024 abonu denboraldia zabalduko du Baluarten, Robert Treviño zuzendari titularrarekin atrilean (honetaz gain, orkestraren 10 programetatik beste 2 zuzenduko ditu Iruñeko auditorioan). Mahler 3 izenburupean, ikasturte berriko lehen kontzertu honek Gustav Mahlerren 3. Sinfonia ekarriko du Areto Nagusira. Sinfonia horren bidez, Treviñok urrats bat gehiago emango du Mahleriar ziklo sinfonikoa denboraldi batzuetan zehar osatzeko helburuan. Bilboko Koral Elkarteak eta Justina Gringyte mezzosopranoak Euskadiko Orkestrarekin bat egingo dute oholtza gainean. Sarrerak 10 eta 38 euro bitartean www.euskadikoorkestra.eus helbidean eta Baluarteko txarteldegian eskura daitezke.

Mahlerren 3. sinfonia "unibertso osoa islatzera iristen den tamainako" obra da, konpositoreak berak idatzi zuenez. 1896an amaitua, hau izan zen Austriako Alpeetako aintziratik erabat sortu zen lehen sorkuntza, Mahler uda oro erretiratzen baitzen konposatzeko.