Joseph Haydnek (1732-1809) 14 meza konposatu zituen bizitza osoan zehar. Gizon fededuna zen, eta erlijio-generoaren ezagutza sendoa zuen, Vienan kantari egin zituen urteen emaitza. Bere mezen estiloa izugarria da, berebizikoa eta bai alaia ere. Bizitzaren azken aldian (1801) Haydnek idatzi zuen sail handiko azken-aurreko meza da 
Schöpfungsmesse edo 
Kreazioaren Meza Si bemol Maiorren. Lan aparta da, monumentua espiritualtasunari eta soinu-xarmari, eta, beharbada, Haydnen azken sei mezetako ederrena. XVIII. Mendeko Orkestra Europako antzinako musika-talde ospetsuenetako bat da, garaiko musika-tresnak jotzen dituzten eta herrialde desberdinetakoak diren berrogeita hamar musikarik osatutakoa. Oraingo honetan Daniel Reuss musika koraleko espezialista izango da taldea eta Iruñeko Orfeoia zuzenduko dituena.
Franz Joseph Haydn (1732-1809)
26. Sinfonia re minorrean “
Lamentatione” (17')
  I. Allegro assai con spirito
  II. Adagio
  III. Menuet
Kreazioaren Meza Si bemol Maiorrean ("
Schöpfungsmesse") (40')
  I. Kyrie
  II. Gloria
  III. Credo
  IV. Sanctus
  V. Benedictus
  VI. Agnus Dei
 
 
 
XVIII. Mendeko Orkestra
 
Iruñeko Orfeoia (Igor Ijurra, zuzendaria)
Berit Norbakken, sopranoa
Esther Kuiper, kontraltoa
Kieran Carell, tenorra
Henk Neven, baxua