Aba Taano taldeak Baluarten doako gospel kontzertua emango du abenduaren 9an

2021eko, azaroaren 26a
Aba Taano ugandar ahots boskotea Baluarten bueltan izango dugu heldu den abenduaren 9an doako gospel kontzertu batekin. Emanaldian, taldea osatzen duten hiru baxuek, baritono batek eta mezzosoprano batek gospel kantatzeko modua irauliko dute eta Afrikako gospela, eszenifikatua, eta mezu espiritual sakonarekin ekarriko dute Ganbera Aretora (19:00etan). Nafarroako Gobernuko Bake, Elkarbizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako kontzertua doakoa da eta gonbidapenak Baluarteko txarteldegian eskura daitezke.
 
PROIEKTUA
Boskotea musika GKE txikiak Ugandan bizitzak salbatzeko egindako proiektu humanitario batetik sortu zen. Bertan, Aba Taano taldeko kideak (horietako batzuk proiektuaren lehen egunetik) gaur egun Kirekako umezurztegian (Kampala kanpoaldean) bizi diren haurren aitabitxi eta amabitxi bihurtu dira. ABA Taanok nazioarteko 6 sari jaso ditu eta 700 kontzertu baino gehiago egin ditu bakarkako talde gisa. Publiko guztiek oso aintzat hartzen dute, eta, aldi berean, Bideak salbatzeko musikaren finantza-mailako laguntzarik handiena da.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Les Ballets de Monte-Carlok Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusia 'Romeo eta Julieta'-rekin itxiko du gaur

20:00etan taularatuko den Jean Christophe Maillot zuzendariaren koreografiak William Shakespeareren jatorrizko istorioaren ikuspegi berri bat proposatzen du

Jazzy Leapek bere 10. urteurrena kontzertu batekin igandean ospatuko du Baluarten

10 Years of Jazzy Leap izenburupean, Andoni Arcillak zuzentzen duen taldeak bere ibilbidean zehar eskaini dituen 25 monografikoetako bakoitzeko gaiak intepretatuko ditu

Baluartek Enpresa Koruen I. Txapelketaren finala hartuko du larunbatean

Iruñeko Orfeoiak eta Merkataritza Ganberak antolatutako hitzordua 19:00etan hasiko da eta osotara 8 koruk parte hartuko dute 

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak denboraldiko azken programa Baluarten eskainiko du ostegunean

Anna Rakitinaren batutapean eta Iruñeko Orfeoiaren partaidetzarekin, emanaldian Taneyev eta Tchaikovskyren obrak interpretatuko ditu

Baluarte Cámarak 'Goldberg Bariazioak' aurkeztuko ditu bihar Benjamin Alard klabezinistaren eskutik

Baluarte Fundazioaren zikloko hirugarren hitzordu honetan, musikari frantziarrak J.S. Bachek idatzitako teklaturako konposizio musikala interpretatuko du

Baluarten salgai daude Erriberriko Antzerki Jaialdirako sarrerak

Antzerki klasikoan oinarritzen den jaialdiaren 23. edizioa uztailaren 15etik 31ra izango da eta txartelak leihatilan eta online bidez eskura daitezke

Baluartek The National taldearen bisita jasoko du larunbatean

Indie rock talde estatubatuarrak 20:00etan eskainiko duen emanaldia europar biraren gelaurre izango da

Noah Gordonen best-seller eleberrian oinarritutako 'Medikua' Baluartera ekainean helduko da musikal bilakatuta

Ekainaren 9tik 12ra lau emanaldi eskainiko dira eta sarrerak 45 eta 65 euro bitartean jada eskura daitezke

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.