Accademia del Piacere, Fahmi Alqhai eta Arcángelek 'Las idas y las vueltas: músicas mestizas' emanaldia aurkeztuko dute gaur

2021eko, maiatzaren 5a
Las idas y las vueltas: músicas mestizas lelopean, Baluarte Fundazioaren Baluarte Cámara zikloak hitzordu berri bat aurkeztuko du gaur Iruñeko auditoriumean, arratsaldeko 20:00etan. Programazioaren hirugarren emanaldia den honetan musika ezberdinen arteko fusioa ekarriko du gurera: zehazki, Accademia del Piacere eta Fahmi Alqhairen musika barroko koloniala eta Arcángelen flamenkoaren arteko elkarrizketa egongo da. Emanaldirako sarrerak 15 eurotan (Gazte Txartelarekin, 5€) Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian eskura daitezke.
 
KONTZERTUARI BURUZ
Mestizajea eta ideia-trukea musika-berrikuntza abian jartzen duen motorra bada, Ameriketako kolonizazio espainiarrak (Europako, Ameriketako eta Afrikako zibilizazioen arteko ondoriozko topaketarekin) maximoan irauli zuen musika-estilo berriak sortzeko, eboluzionatzeko eta jaiotzeko makina: gero jazza ekarri zuen erritmoen, doinuen eta kadentzien trukea, mende batzuk lehenago, flamenkoaren lehen jatorria izan zen.
 
Andaluziako eta Ameriketako hirietan, fusioan eta nahasketan, joaneko kantuak eta dantzak ibiltzen ziren, etorrikoak eta berriro joanekoak, Gineako golkotik Karibera eta handik Trianara eta Cadizko golkora: meltingpot benetakoa, deslokalizatua, bor-bor zegoena, non jakarak, foliak eta txakonak herri-musikaren eta musika landuaren ondare komuna ziren. Zéspedesen guarachak, Cadizko tanguilloak ekartzen dizkigutenak gogora, ahoz aho transmititutako Erdi Aroko erromantzeak, orduko eta oraingo fandangoak, passacagliaren akordeak dituzten seguiriyak... Duela mende batzuk idatzita gelditu ziren musikak, eta bi espiritu sortzailek, Fahmi Alqhai eta Arcángelnek, esploratu gabeko bide horiek bilatzen dituzte, flamenkoaren eta musika barrokoaren elkarrenganako ernaltzearen bidez.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

NOSk bere kontzertino Yorrick Troman izango du protagonista gaur eta bihar Denboraldiko 11. Programan

Oinordekoak eta berritzaileak lelopean 19:30ean Baluarten eskainiko duen azkenaurreko kontzertu bikoitzan Prokofiev eta Brahms-en obrak entzun ahalko dira

Andrés Suárez kantautoreak ‘#AS2021’ biraren baitan Baluarten kontzertua emango du maiatzaren 21ean

Areto Nagusian 20:00etan izango den emanaldian bere disko homonimoa aurkeztuko du zuzenean

Pamplona Negra Jaialdia maiatzaren 24tik 29ra bueltan izango da programazio zabalarekin

Genero beltzeko nobela eta zinearen Jaialdiaren zazpigarren edizio honetan herrialde protagonista izango da Britania Handia

Raúl Cimas umoristaren ikuskizuna irailaren 18ra atzeratzen da

Ekainaren 12an iragarrita zegoen El lamentable circo de Raúl Cimas y la orquestina del pirata emanaldirako sarrerak data berrirako erabili daitezke

Love of Lesbian taldeak Baluarten bi kontzertu eskainiko ditu datorren astean

Talde katalanak emanaldiak emango ditu maiatzaren 22an eta 23an, larunbata eta igandea, arratsaldeko 19:30ean VEHN izeneko bira berriaren baitan

Iván Ferreirok kontzertua eskainiko du ekainaren 17an Baluarten

Galiziar musikaria Cuentos y canciones biraren baitan Areto Nagusian arituko da arratsaldeko 19:30ean

Espainiako Ballet Nazionalak Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiari amaiera emango dio igandean

Invocación aurkeztuko du, konpainiako zuzendari Rubén Olmok diseinatu duen lehen programa eta Espainiako dantzaren ikuspegi globala ematen duena. Sarrerak agortu dira

Errenta-aitorpena Baluarten aurrez aurre egin daiteke jada

Ekainaren 23ra arte Erakusketa Aretoan egin ahal izango da aurretiko hitzorduarekin

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información