Baluarte Cámara zikloak Barrokoa amankomunean duten lau ikuskizun ekarriko ditu denboraldi berrian

2021eko, irailaren 13a
Baluarte Fudanzioak denboraldi berriaren baitan programatutako Baluarte Cámara zikloko lau ikuskizunek musika Barrokoa izango dute ildo nagusia. Programa maiatzare 4an, asteazkenarekin, hasiko da Oihartzun barrokoak izeneko emanaldiarekin. Bertan, María Bayo soprano nafarrak eta Vespres d’Arnadí taldeak barrokoaren funtsera eramango dute publikoa Pergolesi, Vivaldi, Scarlatti, Haendel, Lotti, Legrenzi, Bononcini eta Stradella-ren hainbat obrarekin. Bigarren hitzordua hilak 18an izango da, Napoliar Kontzertuak, La Ritirata ganbera taldearen eskutik. Conciertos Napolitanos txirula eztirako, biolontxelorako eta klabezinerako Napoliko kontzertu nabarmenenetako batzuen hautaketan ardaztuta dago eta Scarlatti, Porpora, Fiorenza eta Manciniren lanak ekarriko ditu gurera. Zikloa maiatzaren 25ean jarraituko du J.S. Bachen Goldberg Bariazioak obrarekin Benjamin Alard klabezin-jotzaileak interpretatuta. Eta Baluarte Cámara zikloari amaiera emanez, ekainaren 1ean MUSIca ALcheMIca ganbera-taldeak eta Lina Tur Bonet biolin-jotzailea eta zuzendariak Edertasuna/Biber 1681 programa aurkeztuko dute, Castello, H.I.F. von Biber, Marini, Buxtehude eta Falconieroren hainbat lanekin.
 
Emanaldi bakoitzerako sarrerak 18 eurotan (Gazte Txartelarekin, 6€) Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian eskura daitezke. Gainera, abonamenduak ere salgai daude, 58 eurotan (4 hitzorduetarako sarrerak ditu barne). Kontzertu guztiak Ganbera Aretoan arratsaldeko 20:00etan izango dira.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Kerobia taldeak Baluarten azaroaren 26an eskainiko duen emanaldirako sarrera gehiago jarri dira salgai

Talde nafarrak bere 20. urteurrena Areto Nagusian arratsaldeko 20:00etan hasiko den kontzertuarekin ospatuko du

Baluartek Arrietaren 'Marina' operari buruzko hitzaldia hartuko du datorren astean

Solasaldia urriaren 19an arratsaldeko 19:00etan hasiko da Baluarteko Gola Aretoan. Sarrera librea da aretoa bete arte

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Baluartera 'Opari ezkutatuak' ekarriko ditu urriaren 28an

Denboraldiko bigarren kontzertua François López-Ferrer maisuak zuzenduko du eta Clara-Jumi Kang biolinistaren partaidetza izango du

Euskadiko Orkestra eta Kalakan Baluarten elkarrekin arituko dira datorren astean

Urriak 20an arratsaldeko 19:30ean hasiko den emanaldian, KlasikAT egitasmoaren baitan euskal tradizioko hamabi kanta barne hartzen dituen diskoa aurkeztuko dute

Baluarte Fundazioak Emilio Arrietaren ‘Marina’ operaren kontzertu bertsioarekin 2021/22 Denboraldiari hasiera emango dio urriaren 19an

Andrea Jiménez eta José Luis Sola nafarrak buru dituen artista-zerrendan ere Borja Quiza, Pablo Ruiz, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Iruñeko Orfeoia eta AGAOren abesbatza lirikoa daude, guztiak Pérez-Sierra maisuaren batutapean

Pastora Solerrek Baluarten emanaldia eskainiko du datorren astean

Abeslari sevillarrak bere bira pertsonalena Areto Nagusian arratsaldeko 20:00etan aurkeztuko du. Sarrerak 39 eta 59 euro bitartean eskura daitezke

Baluartek Piazzollaren omenezko kontzertua hartuko du urriaren 27an

Michel eta Joel Reynoso pianisten eskutik, emanaldian zehar Carlos Ciriza artista nafarrak pintura-lana eratuko du

Jaso Ikastolak ‘Ximur’ musikala Baluarten datorren astean aurkeztuko du

Urriaren 22an, ostiralarekin, arratsaldeko 19:00etan taularatuko duten ikuskizun honetan Jasoko 39 ikaslek parte hartzen dute