Baluarte Txiki zikloa datorren astean 'La lógica de lo imposible' magia ikuskizunarekin bueltatuko da

2021eko, azaroaren 29a
Baluarteko Ganbera Aretoak Baluarte Txiki zikloko bigarren hitzordua hartuko du heldu den astean, abenduaren 11n larunbatarekin, arratsaldeko 17:00etan: La lógica de lo imposible magia ikuskizuna. Ordu batean baino gehiagoan, Hodei Magoak ezinezkoa errealitate nola bilakatu daitekeen erakutsiko du. Haur- eta familia-publikoari zuzendutako emanaldi honetan, denok ezagutzen dugun magia klasikoa eta magia modernoa batzen dira: itxura batean eginezinak diren ihes-saioak egongo dira, zatitan mozten direla diruditen gorputz-atalak, igarpen imajinaezinak eta bai saio handi bat ere, non publikoak parte hartuko duen eta magia, erritmoa eta umorea lehen pertsonan sentituko duen.
 
Ikuskizunak 80 minutuko iraupena izango du eta 5 urtetik gorako umeentzat gomendatuta dago. Sarrerak 8 eurotan ohiko kanaletan eskuratu ahal izango dira: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian. Gainera, 4 sarrera-sortak ere salduko dira, 25 eurotan, soilik txarteldegian.
 
Baluarte Txiki zikloko hurrengo hitzorduak hauek izango dira: 4 Urtaroak (urt. 29, gazt), Musicando cine / Zinema musikatuz (ots. 12, gazt-eu), Kl’aa tu canción (mar. 26) eta ROUTE 6.6 (api. 30, gazt-eu).
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Pamplona Negra Jaialdia Alcàsser kasuaren azterketarekin amaituko da gaur arratsaldean, Santiago Díaz eta Javier Martínezen eskutik

Jaialdiaren azken jardunaldiak ere ibilbide dramatizatuak ekarriko ditu goizean, gaztelaniaz nahiz euskaraz, hala nola gastronomia beltzarekin hitzordua

Baluartek Amagandiko Edoskitzeari buruzko XI. Kongresu Nazionala hartuko du martxoaren 31tik apirilaren 2ra

Jaiotza eta Edoskitzearen Laguntzaren Humanizaziorako Ekimenak antolatu, jardunaldietan 500 profesionalen partaidetza espero da

'Un ballo in maschera': dantza bat, entsegu asko

AGAOko abesbatzako kideak gogotsu ari dira Baluarten otsailaren 4an eta 6an antzeztuko den Verdiren operako koreografiaren entseguetan

Café Quijano Baluartera helduko da gaur 'Manhattan' biraren baitan

Emanaldia Areto Nagusian arratsaldeko 20:00etan izango da eta sarrerak 25 eta 40 euro bitartean eskura daitezke. COVID ZIURTAGIRIA ESKATUKO DA

Ismael Serrano kantautoreak Areto Nagusian kontzertua eskainiko du apirilaren 9an

Seremos biraren baitan helduko den emanaldia arratsaldeko 20:00etan izango da. Sarrerak salgai daude jada

'Go!azen 8.0' ikuskizuna Baluarten izango da bihar

Saioak Areto Nagusian izango dira, arratsaldeko 16:15ean eta 18:30ean. COVID ZIURTAGIRIA ESKATUKO DA

Baluartek Covid ziurtagiria eskatuko du edukiera handiko kontzertu eta ikuskizunetara sartzeko

12 urtetik gorako pertsonek pasaportea sarreran erakutsi beharko dute, formatu digitelean edo paperean. Jendetza ekiditeko aretoko langileen kopurua indartuko da