Baluarte Txiki zikloa datorren astean 'La lógica de lo imposible' magia ikuskizunarekin bueltatuko da

2021eko, azaroaren 29a
Baluarteko Ganbera Aretoak Baluarte Txiki zikloko bigarren hitzordua hartuko du heldu den astean, abenduaren 11n larunbatarekin, arratsaldeko 17:00etan: La lógica de lo imposible magia ikuskizuna. Ordu batean baino gehiagoan, Hodei Magoak ezinezkoa errealitate nola bilakatu daitekeen erakutsiko du. Haur- eta familia-publikoari zuzendutako emanaldi honetan, denok ezagutzen dugun magia klasikoa eta magia modernoa batzen dira: itxura batean eginezinak diren ihes-saioak egongo dira, zatitan mozten direla diruditen gorputz-atalak, igarpen imajinaezinak eta bai saio handi bat ere, non publikoak parte hartuko duen eta magia, erritmoa eta umorea lehen pertsonan sentituko duen.
 
Ikuskizunak 80 minutuko iraupena izango du eta 5 urtetik gorako umeentzat gomendatuta dago. Sarrerak 8 eurotan ohiko kanaletan eskuratu ahal izango dira: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian. Gainera, 4 sarrera-sortak ere salduko dira, 25 eurotan, soilik txarteldegian.
 
Baluarte Txiki zikloko hurrengo hitzorduak hauek izango dira: 4 Urtaroak (urt. 29, gazt), Musicando cine / Zinema musikatuz (ots. 12, gazt-eu), Kl’aa tu canción (mar. 26) eta ROUTE 6.6 (api. 30, gazt-eu).
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Noah Gordonen best-seller eleberrian oinarritutako 'Medikua' Baluartera ekainean helduko da musikal bilakatuta

Ekainaren 9tik 12ra lau emanaldi eskainiko dira eta sarrerak 45 eta 65 euro bitartean jada eskura daitezke

Lila Downs abeslariak Baluarten emanaldia eskainiko du urriaren 14an

Grammy bat eta sei Latin Grammy sariren irabazle, artista mexikarraren kontzertua Areto Nagusian 20:30ean izango da. Sarrerak jada eskura daitezke

Pablo Milanés ‘Días de Luz’ birarekin azaroan bueltatuko da Baluartera

Trobalari kubatarrak azaroaren 13an arratsaldeko 19:00etan eskainiko duen kontzerturako sarrerak 37, 42 eta 45 eurotan eskura daitezke

Carlos Latre Baluarten bueltan izango da heldu den irailaren 18an

Umoristak One-Man Show aurkeztuko du, Estatu mailako gaurkotasun-albisteak biltzen dituen emanaldia

'El Cascanueces' Eguberrian Baluartera bueltatuko da

Tchaikovskyren musika duen balletak Nazioarteko Ballet Klasikoaren eskutik abenduaren 26an helduko da gurera. Sarrerak salgai daude jada

Sanferminetako su artifizialen jaurtiketa Baluarteko Terrazatik ikusteko sarrerak salgai daude

Sarrerak 22 eurotan eta 20 pertsonatik gorako taldeentzat 18 eurotan eskura daitezke, txarteldegian bertan edo www.baluarte.com web-gunean

Suakai taldeak 'Islak' ikuskizun interaktiboa urriaren 23an Baluarten aurkeztuko du

Publikoak zuzenean bere soinu-banda zuzentzeko murgiltze-proposamen artistikoa da

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.