Baluarte Txikik ‘Nire bihotzeko ipuin koxkorrak’ ikuskizunarekin denboraldiari agur esango dio apirilak 17an

2021eko, apirilaren 7a
Baluarte Fundazioak laugarren denboraldiz programatu duen Baluarte Txiki zikloko seigarren eta azken hitzordua hartuko du datorren astean, apirilak 17an, larunbatarekin: Nire bihotzeko ipuin koxkorrak. Ana Hernández-Sanchizen eta Munro Leaf-en testuak dituen haur-kontzertu eszeniko honek beren artean oso desberdinak diren bost animalia izango ditu protagonista: zezen baketsu bat, suge bakarti bat, izurde dantzari bat, lan egiteaz nazkatuta dagoen inurri bat eta tigre triste bat. Denek lortuko dute beren arazoak konpontzea, lagunen laguntzari edo beregan duten konfiantzari esker. Animalia hauen istorioa kontalari batek (Hernández-Sanchiz bera) eta bost musikarik ekarriko dute Baluarteko Ganbera Aretora. Musikariek beren hari-instrumentuak aurkeztuko dizkiote publikoari, eta tresna horiek beren tinbreari edo tamainari izendatutako topikoetatik urrun dauden rolak hartuko dituzte, gogora ekartzearen ahalmenean eta musika-pieza bakoitzaren deskribapen-gaitasunean arreta jarrita.
 
Ikuskizunaren bi emanaldi egongo dira: 17:00etan gaztelaniaz (txartelak agortu dira) eta 18.30ean euskaraz. Sarrerak 8 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan, 902 15 00 25 telefonoan eta www.baluarte.com web orrian. Gainera, pack familiarra (2 heldu + 2 haur) eskuragai dago, 25 eurotan, soilik leihatilan. Musukoaren erabilera derrigorrezkoa da.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Pablo Milanés kantautoreak kontzertua eskainiko du gaur Areto Nagusian

Días de luz biraren baitan trobalari kubatarrak arratsaldeko 19:30ean eskainiko duen emanaldirako sarrerak agortu dira

Baluartek bi umore-ikuskizun hartuko ditu azaroan

Jaime Caravacak eta Grison Beatbox-ek emanaldia eskainiko dute azaroaren 14an eta Juan Carlos Ortegak La radio de Ortega emanaldia aurkeztuko du hilak 27an

Euskadiko Orkestrak 'Bruckner' programaren bigarren kontzertua eskainiko du apirilaren 22an

Bere zuzendari titular Robert Treviñoren batutapean, orkestrak austriar musikagilearen 6. Sinfonia interpertatuko du

Iñaki Alberdik 'Piazzolla Alberdi' emanaldiarekin Baluarte Cámara zikloari hasiera emango dio apirilaren 21ean

Bere Ensemblearekin batera, Irungo akordeoilariak musikagile argentinarraren pieza adierazgarrienetan zehar ibilbidea egingo du

Baluartek 'Nikola & YOUth' ikuskizuna maiatzaren 8an hartuko du Dantza Garaikidearen Jaialdiaren baitan

Carmen Larraz eta Wubkje Kuindersmaren bi koreografia-piezak Ganbera Aretoan 19:00etan ikusi ahalko dira

Baluarte errenta-aitorpena aurrez aurre egiteko egoitza izango da

Apirilaren 19tik aurrera Erakusketa Aretoan egin ahal izango da aurretiko hitzorduarekin

Derby Motoreta’s Burrito Kachimba taldearen kontzertua ekainaren 4ra atzeratzen da

Apirilaren 23an iragarritako emanaldirako sarrerak data berrietarako balio dute

Taburete taldeak Baluarten kontzertua eskainiko du apirilaren 26an

Taldeak La Broma Infinita bere laugarren diskoa Areto Nagusian aurkeztuko du arratsaldeko 20:00etan

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información