‘Baluarte, zure inspirazio iturria’-k haur eta gazteendako marrazki lehiaketa sustatzen du

2021eko, urriaren 18a
Baluarte Fundazioak, Gizarte eta Hezkuntza Programaren baitan, Baluarte, zure inspirazio iturria haur eta gazteendako marrazki lehiaketa bat abiarazi du. Lehiaketak Baluarte Fundazioaren – Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren ikuskizun edo kontzertuetarako gonbidapenak eskuratzeko aukera ematen du, hots, 21/22 Denboraldian Baluarte Auditorioan eginen diren haietarako. Bi kategoria daude parte hartzeko, partehartzaileen adinaren arabera: Haurrak, 6 urtetik 11ra (urteak beterik parte hartzen den unean), eta beren marrazkiek jorratu beharko dute denboraldi honetako Baluarte Txiki Familiendako Ikuskizun Zikloaren programazioan proposatzen diren gaietako bat; eta Gazteak, 12 urtetik 16ra (urteak beterik parte hartzen den unean), kategoria honen marrazkiek gai irekia jorratu beharko dute, Baluarte, zure inspirazio iturria
 
Marrazkiak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 8an, astelehenarekin, amaituko da.  Herri bozketa eginen da online, formulario baten bidez, webgunearen beraren bitartez. Lehiaketan parte hartzeak Oinarri guztiak onartzea dakar berarekin. Lehiaketa honen dinamikari, sariei edo funtzionamenduari buruzko zalantza oro argitze aldera, interesdunek antolatzaileengana jotzeko aukera izanen dute, helbide elektroniko honen bitartez: baluartetxiki@fundacionbaluarte.com.
ampliar noticia