Baluartek bi umore-ikuskizun hartuko ditu azaroan

2021eko, uztailaren 23a
Heldu den azaroan umorearekin bi hitzordu izango dira Baluarten. Batetik, hilak 14an, igandearekin, Jaime Caravaca aktore eta umoregileak eta Grison Beatboxek komedia eta beatboxing elkartuko dituen bakarrizketa dibertigarria eskainiko dute Areto Nagusian, arratsaldeko 19:30ean hasita. Eta bi aste beranduago, azaroaren 27an, larunbata, arratsaldeko 20:00etan, Juan Carlos Ortegak publikoak irratia 'ikustea' lortuko du La radio de Ortega umore-emanaldian, bertatik espainiar irrati-erreferente guztiak igaroko direla, antzinakoak nahiz oraingoak. Sarrerak ohiko-kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com webgunean eta Baluarteko txartel-leihatilan.

 

ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak denboraldiaren estreinaldi kontzertua eskainiko du urriaren 1ean Baluarten

Emanaldia doakoa izango da baina aurrez gonbidapena Baluarteko txarteldegian eskuratu beharra dago: NOSko harpidedunak, irailaren 24tik 29ra, eta publiko orokorra, hilak 30ean eta urriak 1ean

BioSpain Bioteknologiaren Nazioarteko 10. Topaketa Baluarten datorren astean ospatuko da

Bioteknologia arloan erreferentzia den hitzordu hau formatu hibridoan izango da eta sektoreko 1.500 profesional inguru bilduko ditu irailaren 29an eta 30ean

Jaso Ikastolak ‘Ximur’ musikala Baluartera ekarriko du urriaren 22an

Euskararen sustapena helburu duen proiektu honetan Ikastolako 39 ikaslek hartu dute parte. Sarrerak, 12 eurotan

Euskadiko Orkestrak Brahmsi eskainitako kontzertuarekin 2021-22 Denboraldiari hasiera emango dio Baluarten datorren astean

Robert Treviño bere zuzendari titularraren batutapean, Brahms Fest emanaldiak irailaren 27an eta urriaren 11n izango dira

Baluarte Txiki zikloa 'Hilos' ikuskizunarekin urriaren 9an hasiko da

17:00etan hasiko den La Rous Teatro konpainiaren antzerkiak 2011n Haurrentzako eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Sari Nazionala jaso zuen

Baluarte Fundazioaren eta Nafarroako Orkestraren denboraldiko kontzertu eta ikuskizunetarako edukiera Baluarten handitzen da

33/2021 Foru Aginduaren arabera, aretoak gehienez %75eko edukiera izango du ondoz-ondoko eserlekuekin, CO2 neurgailuak badaude eta musukoaren erabilera derrigorrezkoa izaten jarraitzen du

'La Granja de Zenón' haur-ikuskizunak Baluartera bi emanaldi ekarriko ditu abenduaren 26an

Etxeko txikienei zuzenduta, ¡Exacto! emanaldia aurkeztuko da arratsaldeko 16:30ean eta 19:00etan Areto Nagusian. Sarrerak salgai daude jada

Paco Ibáñez kantautoreak Baluarten kontzertua emango du azaroaren 5ean

Vivencias emanaldia aurkeztuko du, bere ibilbide artistikoa eta bizitza markatu duten abestietatik bidaia

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información