Baluartek Covid ziurtagiria eskatuko du edukiera handiko kontzertu eta ikuskizunetara sartzeko

2022ko, urtarrilaren 28a
COVID-19 birusaren transmisio komunitario garrantzitsua gutxiagotzeko eta osasun-sistemaren egoera zaintzeko asmoz, Nafarroako Gobernuak otsailaren 14a bitarte (egun hori barne) abiarazitako ezohiko osasun-neurri prebentibo espezifikoak kontutan hartuta, Baluartek Covid ziurtagiria eskatuko du Areto Nagusian datozen egunotan ospatuko diren edukiera handiko kontzertu eta ikuskizunetara sartzeko. Gauzak horrela, 12 urtetik gorako pertsonek pasaportea Baluarten sartzean erakutsi beharko dute, formatu digitelean edo paperean. Zehazki, neurria ondorengo emanaldietan eskatuko da:  Un ballo in maschera de Verdi (otsailak 4 eta 6), Euskadiko Orkestra (otsailak 10 febrero), Ignatius Farray (otsailak 11), Benito Lertxundi (otsailak 12) eta Estirando el chicle (otsailak 13).


ESTEKA OHIKO GALDEREI
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Les Ballets de Monte-Carlok Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusia 'Romeo eta Julieta'-rekin itxiko du gaur

20:00etan taularatuko den Jean Christophe Maillot zuzendariaren koreografiak William Shakespeareren jatorrizko istorioaren ikuspegi berri bat proposatzen du

Jazzy Leapek bere 10. urteurrena kontzertu batekin igandean ospatuko du Baluarten

10 Years of Jazzy Leap izenburupean, Andoni Arcillak zuzentzen duen taldeak bere ibilbidean zehar eskaini dituen 25 monografikoetako bakoitzeko gaiak intepretatuko ditu

Baluartek Enpresa Koruen I. Txapelketaren finala hartuko du larunbatean

Iruñeko Orfeoiak eta Merkataritza Ganberak antolatutako hitzordua 19:00etan hasiko da eta osotara 8 koruk parte hartuko dute 

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak denboraldiko azken programa Baluarten eskainiko du ostegunean

Anna Rakitinaren batutapean eta Iruñeko Orfeoiaren partaidetzarekin, emanaldian Taneyev eta Tchaikovskyren obrak interpretatuko ditu

Baluarte Cámarak 'Goldberg Bariazioak' aurkeztuko ditu bihar Benjamin Alard klabezinistaren eskutik

Baluarte Fundazioaren zikloko hirugarren hitzordu honetan, musikari frantziarrak J.S. Bachek idatzitako teklaturako konposizio musikala interpretatuko du

Baluarten salgai daude Erriberriko Antzerki Jaialdirako sarrerak

Antzerki klasikoan oinarritzen den jaialdiaren 23. edizioa uztailaren 15etik 31ra izango da eta txartelak leihatilan eta online bidez eskura daitezke

Baluartek The National taldearen bisita jasoko du larunbatean

Indie rock talde estatubatuarrak 20:00etan eskainiko duen emanaldia europar biraren gelaurre izango da

Noah Gordonen best-seller eleberrian oinarritutako 'Medikua' Baluartera ekainean helduko da musikal bilakatuta

Ekainaren 9tik 12ra lau emanaldi eskainiko dira eta sarrerak 45 eta 65 euro bitartean jada eskura daitezke

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.