Baluarteko Ganbera Aretoak Enpresa Koruen I. Txapelketaren finala hartuko du larunbatean, hilak 28an, arratsaldeko 19:00etan hasita. Iruñeko Orfeoiak eta Nafarroako Merkataritza Ganberak antolatzen duten lehiaketaren lehen edizio honen finalak zortzi enpresa-koru aurrez aurre jarriko ditu. Guztira 150 koralista izango dira, eta horietako asko berriak dira koruen munduan. Abesbatza guztientzako nahitaezko obra bat eta aukera libreko lan bat izango dira lehiaketaren eszenaratzea. Lehiaketan, BSH Electrodomésticos, Nordex, Zabala Innovation Consulting, CEE Isterria, Caja Rural, Iruñeko Colegio Vedruna Ikastetxea, Nafarroako Foruzaingoa eta CPEN (Nafarroako Enpresa-Korporazio Publikoa) enpresak agertoki gainean arituko dira. Sarrerak 10 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.
Next Lab Finance&Tech Navarrak erakunde publikoak, inbertitzaileak, funtsak, enpresak eta sektoreko adituak bilduko ditu astelehenetik asteazkenera
Iruñean irailaren 28tik ekainaren 5era egingo den programazio berriak tragediatik musikaren eta bere adibide handien bidez gainditzera garamatza
Konfinamendu garaian sortua, umorezko ikuskizuna Baluarten eskainiko du komikoak 19:00etan
María José Llergo (26), José Mercé (26), Estévez & Paños (27) eta Israel Fernández eta Diego del Morao (28) arituko dira jaialdiaren baitan Baluarten. Sarrerak salgai daude
Egitarauak musika klasikoa, lirika eta dantza 9 izenburu eskainiko ditu Baluarten, urriak 20tik maiatzaren 5era
Sarrerak 22 eurotan eta 20 pertsonatik gorako taldeentzat 18 eurotan eskura daitezke, txarteldegian bertan edo www.baluarte.com web-gunean
Antzerki klasikoan oinarritzen den jaialdiaren 23. edizioa uztailaren 15etik 31ra izango da eta txartelak leihatilan eta online bidez eskura daitezke
Urriaren 6tik 18ra, kultura, arte eta hausnarketaren nazioarteko topaketa handi bat egingo da 72ko Iruñeko Topaketen 50. urteurrena dela eta