Baluartek Euskadiko Orkestraren 21-22 Denboraldiko lehenengo kontzertua hartuko du gaur, Brahmsi eskainitakoa

2021eko, irailaren 27a

Euskadiko Orkestrak Baluarten 2021-22 Denboraldiari hasiera emango dio gaur, arratsaldeko 19:30ean, Brahms Fest programarekin. Orkestrako zuzendari titular Robert Treviñoren batutapean, Johannes Brahmsi eskainitako festa handi batekin ekingo zaio eta alemaniar musikagilearen 1. Sinfonia eta Biolin eta biolontxelorako kontzertua interpretatuko ditu, azkeneko honetan Dmitri Makhtin (biolina) eta Alexey Stadler (biolontxeloa) bakarlariekin.

Denboraldiko lehenengo abonamendu saio hau urriaren 11n ere izango da Baluarten baina programa ezberdinarekin: Euskadiko Orkestrak Brahmsen Pianorako kontzertua, Tom Borrow piano-jotzailearen laguntzarekin, eta 4. Sinfonia eskainiko ditu.

Sarrerak www.euskadikoorkestra.eus web-gunean eskuratu ahal dira.

ampliar noticia
Dmitri Makhtin (biolina) eta Alexey Stadler (biolontxeloa) bakarlariak.

BERRIAK BALUARTE

Kerobia taldeak Baluarten azaroaren 26an eskainiko duen emanaldirako sarrera gehiago jarri dira salgai

Talde nafarrak bere 20. urteurrena Areto Nagusian arratsaldeko 20:00etan hasiko den kontzertuarekin ospatuko du

Baluartek Arrietaren 'Marina' operari buruzko hitzaldia hartuko du datorren astean

Solasaldia urriaren 19an arratsaldeko 19:00etan hasiko da Baluarteko Gola Aretoan. Sarrera librea da aretoa bete arte

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Baluartera 'Opari ezkutatuak' ekarriko ditu urriaren 28an

Denboraldiko bigarren kontzertua François López-Ferrer maisuak zuzenduko du eta Clara-Jumi Kang biolinistaren partaidetza izango du

Euskadiko Orkestra eta Kalakan Baluarten elkarrekin arituko dira datorren astean

Urriak 20an arratsaldeko 19:30ean hasiko den emanaldian, KlasikAT egitasmoaren baitan euskal tradizioko hamabi kanta barne hartzen dituen diskoa aurkeztuko dute

Baluarte Fundazioak Emilio Arrietaren ‘Marina’ operaren kontzertu bertsioarekin 2021/22 Denboraldiari hasiera emango dio urriaren 19an

Andrea Jiménez eta José Luis Sola nafarrak buru dituen artista-zerrendan ere Borja Quiza, Pablo Ruiz, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Iruñeko Orfeoia eta AGAOren abesbatza lirikoa daude, guztiak Pérez-Sierra maisuaren batutapean

Pastora Solerrek Baluarten emanaldia eskainiko du datorren astean

Abeslari sevillarrak bere bira pertsonalena Areto Nagusian arratsaldeko 20:00etan aurkeztuko du. Sarrerak 39 eta 59 euro bitartean eskura daitezke

Baluartek Piazzollaren omenezko kontzertua hartuko du urriaren 27an

Michel eta Joel Reynoso pianisten eskutik, emanaldian zehar Carlos Ciriza artista nafarrak pintura-lana eratuko du

Jaso Ikastolak ‘Ximur’ musikala Baluarten datorren astean aurkeztuko du

Urriaren 22an, ostiralarekin, arratsaldeko 19:00etan taularatuko duten ikuskizun honetan Jasoko 39 ikaslek parte hartzen dute