Baluartek Los Tenampas eta El Mariachiren eskutik mexikar gau-jaia hartuko du datorren astean

2021eko, urriaren 19a
Baluarteko Areto Nagusiak Los Tenampas eta El Mariachiren kontzertua hartuko du heldu den astean, urriaren 30ean arratsaldeko 20:00etan. Taldeak Vi – Viendo México ikuskizun berria aurkeztuko du. II. Mexikar gau-jai honetan instrumentu- eta ahots-kolaborazio alaiak izango dira El Mariachi de Tenampa lagunduz: Anne Lukin abeslariak parte hartuko du, Iruñeko Orfeoiaren Gazte-Koruak emanaldiko zenbait unetan arituko da eta latindar dantzak nahiz flamenko kantuak publikoa bi orduko abentura honetan murgilduko dute. 
 
Sarrerak 36 eta 40 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web-orrian eta Baluarteko txartel-leihatilan.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Sílvia Pérez Cruzek eta Javier Colinak Baluarten 'En la imaginación' aurkeztuko dute abenduaren 15ean

Kontzertua kubatar musikaren klasikoen berrirakurketa biltzen dituen diskoaren 10. urteurrenaren biraren baitan dator gurera

'Go!azen 8.0 Kontzertua' urtarrilaren 23an helduko da Baluartera

Sarrerak 18 eta 20 eurotan www.baluarte.com web-orrian eta Baluarteko txartel-leihatilan eskura daitezke

NOSk ezohiko kontzertua eskainiko du ostiralean Nafarroaren Eguna dela eta

Jesús Echeverríak zuzenduko duen emanaldiak nafar musikaren eraketan jarriko du arreta

Aba Taano taldeak Baluarten doako gospel kontzertua emango du abenduaren 9an

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta ospatzen den emanaldirako gonbidapenak txartel-leihatilan eskura daitezke

Carlos Acostak Kubako arima eta erritmoak datorren astean Baluartera ekarriko ditu

Acosta Danza bere konpainiak gurean lau koreografia aurkeztuko ditu Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiko laugarren hitzorduaren baitan

Miguel Ríosek martxoaren 26an kontzertu akustikoa emango du Baluarten

Orain 12 urte eszenarioak utzi zituenetik plazaratu duen Un Largo Tiempo disko berria aurkeztuko du gurean The Black Betty Trio bandarekin batera

Baluarte Txiki zikloa datorren astean 'La lógica de lo imposible' magia ikuskizunarekin bueltatuko da

Abenduaren 11n taularatuko den magia ikuskizuna Hodei Magoaren eskutik helduko da Ganbera Aretora Baluarte Fundazioaren zikloaren baitan

Nafarroako Ganbera Operak ‘Ali Baba eta 40 lapurrak’ operaren muntaketa berria taularatuko du abenduaren 29an eta 30ean

Iñigo Casalí-k 2007an konposatutako opera honen berrikuspenak diruzalekeria eta haur-ustiapenaren aurrean funtsezko asaldatze-balioak erakusten ditu