Baluartek Los Tenampas eta El Mariachiren eskutik mexikar gau-jaia hartuko du datorren astean

2021eko, urriaren 19a
Baluarteko Areto Nagusiak Los Tenampas eta El Mariachiren kontzertua hartuko du heldu den astean, urriaren 30ean arratsaldeko 20:00etan. Taldeak Vi – Viendo México ikuskizun berria aurkeztuko du. II. Mexikar gau-jai honetan instrumentu- eta ahots-kolaborazio alaiak izango dira El Mariachi de Tenampa lagunduz: Anne Lukin abeslariak parte hartuko du, Iruñeko Orfeoiaren Gazte-Koruak emanaldiko zenbait unetan arituko da eta latindar dantzak nahiz flamenko kantuak publikoa bi orduko abentura honetan murgilduko dute. 
 
Sarrerak 36 eta 40 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web-orrian eta Baluarteko txartel-leihatilan.
ampliar noticia