Baluartek Los Tenampas eta El Mariachiren eskutik mexikar gau-jaia hartuko du datorren astean

2021eko, urriaren 19a
Baluarteko Areto Nagusiak Los Tenampas eta El Mariachiren kontzertua hartuko du heldu den astean, urriaren 30ean arratsaldeko 20:00etan. Taldeak Vi – Viendo México ikuskizun berria aurkeztuko du. II. Mexikar gau-jai honetan instrumentu- eta ahots-kolaborazio alaiak izango dira El Mariachi de Tenampa lagunduz: Anne Lukin abeslariak parte hartuko du, Iruñeko Orfeoiaren Gazte-Koruak emanaldiko zenbait unetan arituko da eta latindar dantzak nahiz flamenko kantuak publikoa bi orduko abentura honetan murgilduko dute. 
 
Sarrerak 36 eta 40 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web-orrian eta Baluarteko txartel-leihatilan.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Baluartek 'Irabazi Arte' ETB1eko euskarazko fikzio berriaren aurrestreindalia hartuko du otsailaren 6an

Hitzordua Ganbera Aretoan eguerdiko 12:00etan izango da. Sarrera doako da aurrez gonbidapena eskuratuz

Benito Lertxundik Baluarten kontzertua emango du otsailaren 12an

Eskarmentu handiko kantautoreak Ospakizun gauean diskoa arratsaldeko 20:00etan aurkeztuko du Areto Nagusian

Baluartek Covid ziurtagiria eskatuko du edukiera handiko kontzertu eta ikuskizunetara sartzeko

12 urtetik gorako pertsonek pasaportea sarreran erakutsi beharko dute, formatu digitelean edo paperean. Jendetza ekiditeko aretoko langileen kopurua indartuko da

Miguel Rosek martxoaren 26an kontzertu akustikoa emango du Baluarten

Orain 12 urte eszenarioak utzi zituenetik plazaratu duen Un Largo Tiempo disko berria aurkeztuko du gurean The Black Betty Trio bandarekin batera

Baluartek 'Go!azen 8.0' ikuskizunaren emanaldi bikoitza hartuko du urtarrilaren 23an

Saioak Areto Nagusian izango dira, arratsaldeko 16:15ean eta 18:30ean. COVID ZIURTAGIRIA ESKATUKO DA

Les Luthiers taldeak 'Viejos hazmerreres' ikuskizuna Baluarten aurkeztuko du martxoaren 4an eta 5ean

Emanaldian talde argentinarrak bere lan onenak berrikusten ditu. Sarrerak salgai daude jada

Baluarte Txikik '4 Urtaroak' ikuskizuna urtarrilaren 29an aurkeztuko du

Baluarte Fundazioaren zikloko hirugarren hitzordua Ganbera Aretora Fueradeleje Dantza konpainiaren eskutik helduko da, arratsaldeko 17:00etan eta 18:30ean