Brothers in Band-ek Dire Straits taldeari omenaldia egingo dio abenduaren 11n Baluarten

2021eko, azaroaren 16a
Brothers in Band taldeak On Every Street Tribute Tour 30th Anniversary izenburuko ikuskizuna Baluartera ekarriko du heldu den abenduaren 11n, larunbatarekin, arratsaldeko 20:30ean. Ia 30 urteren ondoren, Nafarroako hiriburuan Dire Straits taldeak 1992ko abuztuaren 31n Iruñean bere azken biraren baitan eman zuen kontzertua birsortuko du Brothers in Band-ek. Zehazki, Mark Knopfler, John Illsley, Phil Palmer, Alan Clark, Guy Fletcher, Chris White, Chris Whitten, Danny Cummings eta Paul Franklin musikariek eskaini zuten gau gogoandarria eszenaratuko dute, eraketa berdinarekin: gitarra bakarlaria, gitarra erritmikoa, baxu elektrikoa, piano-jotzailea, teklista, bateria-jotzailea, perkusionista, saxofoi-jotzailea eta Pedal Steel Guitar berezia. Brothers in Band bederatzi musikarik osatzen dute eta momentu honetan Mark Knopflerren bandari gorazarre egiten dion talderik hoberena da. 

Sarrerak 32 eta 36 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web orrian.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Pamplona Negra Jaialdia Alcàsser kasuaren azterketarekin amaituko da gaur arratsaldean, Santiago Díaz eta Javier Martínezen eskutik

Jaialdiaren azken jardunaldiak ere ibilbide dramatizatuak ekarriko ditu goizean, gaztelaniaz nahiz euskaraz, hala nola gastronomia beltzarekin hitzordua

Baluartek Amagandiko Edoskitzeari buruzko XI. Kongresu Nazionala hartuko du martxoaren 31tik apirilaren 2ra

Jaiotza eta Edoskitzearen Laguntzaren Humanizaziorako Ekimenak antolatu, jardunaldietan 500 profesionalen partaidetza espero da

'Un ballo in maschera': dantza bat, entsegu asko

AGAOko abesbatzako kideak gogotsu ari dira Baluarten otsailaren 4an eta 6an antzeztuko den Verdiren operako koreografiaren entseguetan

Café Quijano Baluartera helduko da gaur 'Manhattan' biraren baitan

Emanaldia Areto Nagusian arratsaldeko 20:00etan izango da eta sarrerak 25 eta 40 euro bitartean eskura daitezke. COVID ZIURTAGIRIA ESKATUKO DA

Ismael Serrano kantautoreak Areto Nagusian kontzertua eskainiko du apirilaren 9an

Seremos biraren baitan helduko den emanaldia arratsaldeko 20:00etan izango da. Sarrerak salgai daude jada

'Go!azen 8.0' ikuskizuna Baluarten izango da bihar

Saioak Areto Nagusian izango dira, arratsaldeko 16:15ean eta 18:30ean. COVID ZIURTAGIRIA ESKATUKO DA

Baluartek Covid ziurtagiria eskatuko du edukiera handiko kontzertu eta ikuskizunetara sartzeko

12 urtetik gorako pertsonek pasaportea sarreran erakutsi beharko dute, formatu digitelean edo paperean. Jendetza ekiditeko aretoko langileen kopurua indartuko da