Brothers in Band-ek Dire Straits taldeari omenaldia egingo dio abenduaren 11n Baluarten

2021eko, azaroaren 16a
Brothers in Band taldeak On Every Street Tribute Tour 30th Anniversary izenburuko ikuskizuna Baluartera ekarriko du heldu den abenduaren 11n, larunbatarekin, arratsaldeko 20:30ean. Ia 30 urteren ondoren, Nafarroako hiriburuan Dire Straits taldeak 1992ko abuztuaren 31n Iruñean bere azken biraren baitan eman zuen kontzertua birsortuko du Brothers in Band-ek. Zehazki, Mark Knopfler, John Illsley, Phil Palmer, Alan Clark, Guy Fletcher, Chris White, Chris Whitten, Danny Cummings eta Paul Franklin musikariek eskaini zuten gau gogoandarria eszenaratuko dute, eraketa berdinarekin: gitarra bakarlaria, gitarra erritmikoa, baxu elektrikoa, piano-jotzailea, teklista, bateria-jotzailea, perkusionista, saxofoi-jotzailea eta Pedal Steel Guitar berezia. Brothers in Band bederatzi musikarik osatzen dute eta momentu honetan Mark Knopflerren bandari gorazarre egiten dion talderik hoberena da. 

Sarrerak 32 eta 36 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web orrian.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Les Ballets de Monte-Carlok 'Romeo eta Julieta'-rekin Baluarte Fundazioaren Denboraldiari amaiera emango dio bihar

20:00etan taularatuko den Jean Christophe Maillot zuzendariaren koreografiak William Shakespeareren jatorrizko istorioaren ikuspegi berri bat proposatzen du

Benjamin Alard klabezinistak Bachen 'Goldberg Bariazioak' Baluarten asteazkenean interpretatuko ditu

Baluarte Cámara zikloko hirugarren kontzertu hau 20:00etan hasiko da

Baluartek The National taldearen bisita jasoko du larunbatean

Indie rock talde estatubatuarrak 20:00etan eskainiko duen emanaldia europar biraren gelaurre izango da

Perry So Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titular berria izendatu dute 2022/23 denboralditik aurrera

Hongkondar jatorriko maisua, datorren irailaren 1etik aurrera, arduradun artistiko berria izango da hiru denboraldiz

Jazzy Leapek bere 10. urteurrena kontzertu batekin igandean ospatuko du Baluarten

10 Years of Jazzy Leap izenburupean, Andoni Arcillak zuzentzen duen taldeak bere ibilbidean zehar eskaini dituen 25 monografikoetako bakoitzeko gaiak intepretatuko ditu

Baluarten salgai daude Erriberriko Antzerki Jaialdirako sarrerak

Antzerki klasikoan oinarritzen den jaialdiaren 23. edizioa uztailaren 15etik 31ra izango da eta txartelak leihatilan eta online bidez eskura daitezke

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak denboraldiko azken programa Baluarten eskainiko du ostegunean

Anna Rakitinaren batutapean eta Iruñeko Orfeoiaren partaidetzarekin, emanaldian Taneyev eta Tchaikovskyren obrak interpretatuko ditu

David Guapo '#quenonosfrunjanlafiesta1' bere ikuskizunarekin Baluartera itzuliko da urriaren 9an

Emanaldia Areto Nagusian arratsaldeko 19:00etan ospatuko da eta sarrerak 20 eurotan eskura daitezke jada

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.