Clásica Plus Nazioarteko Musika Jaialdia María Bayoren emanaldiarekin hasiko da asteazkenean

2021eko, uztailaren 26a
Clásica Plus Nazioarteko Musika Jaialdia Baluarteko Ganbera Aretoan María Bayoren emanaldiarekin hasiko da asteazkenean, hilak 28an, arratsaldeko 20:00etan. Soprano nafarrak, Hélène Lucas frantziar piano-jotzailearekin batera, Julián Gayarreri omenaldia eskainiko dio kontzertuan. Programak ibilbide laburra egiten du hastapenetan zehar -barrokoa eta klasizismoa-; erromantizismoa; opera frantsesa, italiarra eta alemaniarra, zarzuelaz gain; eta konpositore garaikideen kantu jasoa. María Bayok Andrea Falconieri, Alessandro Scarlatti, Reynaldo Hahn, André Messager, Francis Poulenc, Antoni Perera Fons eta Antón García Abril musikagileen obrak interpretatuko ditu, eta hitzorduari amaiera emanez, Astor Piazzollaren María de Buenos Aires eskainiko du.
 
Sarrerak 19 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian. Gazte-txartelarekin, %50eko beherapena (soilik txarteldegian).
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Bertan behera aste honetan iragarritako 'El Guardaespaldas' musikala

 Konpainiak bira etetea erabaki zuen ikuskizunaren "aurreprodukziori aurre egin ezinagatik". Sarreren zenbatekoaren itzulketa erositako kanalaren bidez egingo da

Conecta FICTIONen 5. edizioa Baluarten horrela izan zen

Iragan astean ospatutako telebista fikzio-ekoizpenen nazioarteko bilgunea aurrez-aurre egin zen eta onlin bidez jarraitzeko aukera ere egon zen

Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek Baluarten kontzertua eskainiko dute urriaren 20an

Arratsaldeko 19:30ean hasiko den emanaldian, KlasikAT egitasmoaren baitan euskal tradizioko hamabi kanta barne hartzen dituen diskoa aurkeztuko dute. Sarrerak, salgai

Euskadiko Orkestrak Brahmsi eskainitako kontzertuarekin 2021-22 Denboraldiari hasiera emango dio Baluarten datorren astean

Robert Treviño bere zuzendari titularraren batutapean, Brahms Fest emanaldiak irailaren 27an eta urriaren 11n izango dira

Baluarte Fundazioaren 2021/22 Denboraldi Nagusiak 11 ikuskizun eskainiko ditu

Lirika eta dantza ardatz nagusiak izango dituen programaziorako sarrera solteak ohiko kanaletan jada eskura daitezke

BioSpain Bioteknologiaren Nazioarteko 10. Topaketa Baluarten datorren astean ospatuko da

Bioteknologia arloan erreferentzia den hitzordu hau formatu hibridoan izango da eta sektoreko 1.500 profesional inguru bilduko ditu irailaren 29an eta 30ean

Baluarte Txiki zikloak 6 ikuskizun eskainiko ditu 21-22 denboraldi berrian

Baluarte Fundazioaren programak antzerkia, magia, dantza eta musika ekarriko du Ganbera Aretora. Sarrerak jada salgai daude

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información