Derby Motoreta’s Burrito Kachimba taldearen kontzertua ekainaren 4ra atzeratzen da

2021eko, apirilaren 20a
Baluarteko Areto Nagusian apirilaren 23an arratsaldeko 20:00etan iragarrita zegoen Derby Motoreta’s Burrito Kachimba taldearen kontzertua atzeratzea erabaki du Promociones Musicales Get In sustatzaileak, zehazki ekainaren 4ra, ostiralarekin, ordutegi berdinean. Apirileko kontzerturako txartelak data berrirako balio dute. Halere, emanaldi berrira joan ezin duenak sarreraren zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal du. Sarrerak internet bidez eskuratu zituztenek administracion@baluarte.com helbidera email bat bidali beharko dute eserlekuen kokalekua adieraziz. Baluarteko leihatiletan erositako sarreren kasuan, txarteldegian bertan sarrerak erakutsiz.
 
Ekainaren 4an ospatuko den kontzerturako sarrerak Baluarteko txarteldegian eta www.baluarte.com web-orrian eskura daitezke. 
 
Triana, Pink Floyd edo King Gizzard & The Lizard Wizard-en eragina duen Sevillako taldeak flamenkoa, psikodelia, punk eta rock musika bere abestietan elkartzen ditu. Gurean emango duen zuzeneko emanaldian Hilo negro bere hurrengo diskoaren abestiak aurkeztuko ditu, hala nola aurreko laneko kantak ere. 2018 urtean sortutako DMBK taldeak Estatuko industria diskografikoan eragin handiko pertsonen arreta erakartzea lortu zuen Bandcamp-en (musikarientzat sare soziala eta artisten nahiz bere diskoen sustapenerako plataforman) ozta-ozta bi single zituenean.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

NOSk bere kontzertino Yorrick Troman izango du protagonista gaur eta bihar Denboraldiko 11. Programan

Oinordekoak eta berritzaileak lelopean 19:30ean Baluarten eskainiko duen azkenaurreko kontzertu bikoitzan Prokofiev eta Brahms-en obrak entzun ahalko dira

Andrés Suárez kantautoreak ‘#AS2021’ biraren baitan Baluarten kontzertua emango du maiatzaren 21ean

Areto Nagusian 20:00etan izango den emanaldian bere disko homonimoa aurkeztuko du zuzenean

Pamplona Negra Jaialdia maiatzaren 24tik 29ra bueltan izango da programazio zabalarekin

Genero beltzeko nobela eta zinearen Jaialdiaren zazpigarren edizio honetan herrialde protagonista izango da Britania Handia

Raúl Cimas umoristaren ikuskizuna irailaren 18ra atzeratzen da

Ekainaren 12an iragarrita zegoen El lamentable circo de Raúl Cimas y la orquestina del pirata emanaldirako sarrerak data berrirako erabili daitezke

Love of Lesbian taldeak Baluarten bi kontzertu eskainiko ditu datorren astean

Talde katalanak emanaldiak emango ditu maiatzaren 22an eta 23an, larunbata eta igandea, arratsaldeko 19:30ean VEHN izeneko bira berriaren baitan

Iván Ferreirok kontzertua eskainiko du ekainaren 17an Baluarten

Galiziar musikaria Cuentos y canciones biraren baitan Areto Nagusian arituko da arratsaldeko 19:30ean

Espainiako Ballet Nazionalak Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiari amaiera emango dio igandean

Invocación aurkeztuko du, konpainiako zuzendari Rubén Olmok diseinatu duen lehen programa eta Espainiako dantzaren ikuspegi globala ematen duena. Sarrerak agortu dira

Errenta-aitorpena Baluarten aurrez aurre egin daiteke jada

Ekainaren 23ra arte Erakusketa Aretoan egin ahal izango da aurretiko hitzorduarekin

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información