Euskadiko Orkestrak Denboraldiko hirugarren kontzertua abenduaren 7an eskainiko du Baluarten

2021eko, azaroaren 24a

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 2012-2022 abonu denboraldiko hirugarren emanaldia eskainiko du datorren abenduaren 7an, asteartearekin, Baluarteko Areto Nagusian arratsaldeko 19:30ean. Orkestrako zuzendari titular Robert Treviñoren batutapean, emanaldian harpa izango da protagonista, azken hamarkadetan instrumentu horren erabateko erreferente den Xavier de Maistre gonbidatuaren eskutik. Zehazki, De Maistrek harpak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutaraziko ditu Ginasteraren Harparako kontzertuan. Programa osatzeko, XX. mendeko beste harribitxi bat: Dmitri Xostakovitxen 10. Sinfonia, haren ziklo sinfonikoa osatzen duten hamabost obren artean onena, Herbert von Karajanen arabera. Sarrerak www.euskadikoorkestra.eus web-gunean eskuratu ahalko dira.

ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Pamplona Negra Jaialdia Alcàsser kasuaren azterketarekin amaituko da gaur arratsaldean, Santiago Díaz eta Javier Martínezen eskutik

Jaialdiaren azken jardunaldiak ere ibilbide dramatizatuak ekarriko ditu goizean, gaztelaniaz nahiz euskaraz, hala nola gastronomia beltzarekin hitzordua

Baluartek Amagandiko Edoskitzeari buruzko XI. Kongresu Nazionala hartuko du martxoaren 31tik apirilaren 2ra

Jaiotza eta Edoskitzearen Laguntzaren Humanizaziorako Ekimenak antolatu, jardunaldietan 500 profesionalen partaidetza espero da

'Un ballo in maschera': dantza bat, entsegu asko

AGAOko abesbatzako kideak gogotsu ari dira Baluarten otsailaren 4an eta 6an antzeztuko den Verdiren operako koreografiaren entseguetan

Café Quijano Baluartera helduko da gaur 'Manhattan' biraren baitan

Emanaldia Areto Nagusian arratsaldeko 20:00etan izango da eta sarrerak 25 eta 40 euro bitartean eskura daitezke. COVID ZIURTAGIRIA ESKATUKO DA

Ismael Serrano kantautoreak Areto Nagusian kontzertua eskainiko du apirilaren 9an

Seremos biraren baitan helduko den emanaldia arratsaldeko 20:00etan izango da. Sarrerak salgai daude jada

'Go!azen 8.0' ikuskizuna Baluarten izango da bihar

Saioak Areto Nagusian izango dira, arratsaldeko 16:15ean eta 18:30ean. COVID ZIURTAGIRIA ESKATUKO DA

Baluartek Covid ziurtagiria eskatuko du edukiera handiko kontzertu eta ikuskizunetara sartzeko

12 urtetik gorako pertsonek pasaportea sarreran erakutsi beharko dute, formatu digitelean edo paperean. Jendetza ekiditeko aretoko langileen kopurua indartuko da