Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 2012-2022 abonu denboraldiko hirugarren emanaldia eskainiko du datorren abenduaren 7an, asteartearekin, Baluarteko Areto Nagusian arratsaldeko 19:30ean. Orkestrako zuzendari titular Robert Treviñoren batutapean, emanaldian harpa izango da protagonista, azken hamarkadetan instrumentu horren erabateko erreferente den Xavier de Maistre gonbidatuaren eskutik. Zehazki, De Maistrek harpak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutaraziko ditu Ginasteraren Harparako kontzertuan. Programa osatzeko, XX. mendeko beste harribitxi bat: Dmitri Xostakovitxen 10. Sinfonia, haren ziklo sinfonikoa osatzen duten hamabost obren artean onena, Herbert von Karajanen arabera. Sarrerak www.euskadikoorkestra.eus web-gunean eskuratu ahalko dira.
20:00etan taularatuko den Jean Christophe Maillot zuzendariaren koreografiak William Shakespeareren jatorrizko istorioaren ikuspegi berri bat proposatzen du
Baluarte Cámara zikloko hirugarren kontzertu hau 20:00etan hasiko da
Indie rock talde estatubatuarrak 20:00etan eskainiko duen emanaldia europar biraren gelaurre izango da
Hongkondar jatorriko maisua, datorren irailaren 1etik aurrera, arduradun artistiko berria izango da hiru denboraldiz
10 Years of Jazzy Leap izenburupean, Andoni Arcillak zuzentzen duen taldeak bere ibilbidean zehar eskaini dituen 25 monografikoetako bakoitzeko gaiak intepretatuko ditu
Antzerki klasikoan oinarritzen den jaialdiaren 23. edizioa uztailaren 15etik 31ra izango da eta txartelak leihatilan eta online bidez eskura daitezke
Anna Rakitinaren batutapean eta Iruñeko Orfeoiaren partaidetzarekin, emanaldian Taneyev eta Tchaikovskyren obrak interpretatuko ditu
Emanaldia Areto Nagusian arratsaldeko 19:00etan ospatuko da eta sarrerak 20 eurotan eskura daitezke jada