Familia-enpresen Estatuko XXIV. Biltzarra Baluartera datorren astean helduko da, hilak 25ean eta 26an, Gizarte hobeago baten alde lan egiten dugu lelopean. Hitzorduak Estatuko familia enpresa nabarmenenetariko zuzendari eta enpresari asko bilduko ditu, 400 pertsonatik gora aurrez aurre nahiz online moduan. Jardunaldietan, jasangarritasuna, enpresa-helburua edo hazkundea bezalako gaiak landuko dira, besteak beste. Biltzarra Felipe VI. Espainiako erregeak zabalduko du astelehenean, goizeko 10:00etan. Bezperan, igande arratsaldean, ongietorri ekitaldia egonen da Iruñeko Katedralean.
Baluarte Fundazioaren zikloko bigarren hitzordua 20:00etan hasiko da eta programaren baitan Scarlatti, Porpora, Fiorenza eta Manciniren obrak eskainiko dira
Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiaren baitan, emanaldia The English Concert orkestra barrokoaren eta bakarlari-zerrenda nabarmen baten eskutik helduko da
Robert Treviñok zuzenduko duen emanaldian Asier Polo biolontxelistak parte hartuko du
Familiei zuzendutako erakustoki honen laugarren edizioa ostiraletik igandera izango da eta tailerrak, jolas- eta prestakuntza-jarduerak, erakusketa-gunea eta zinema eskainiko ditu
Maiatzaren 28an arratsaldeko 20:00etan hasiko den emanaldia taldearen europar biraren gelaurre izango da
Maiatzaren 4an taularatuko den Jean Christophe Maillot zuzendariaren koreografiak William Shakespeareren jatorrizko istorioaren ikuspegi berri bat proposatzen du
Andoni Arcillak zuzentzen duen taldeak, bere ibilbidean zehar eskaini dituen 25 monografikoetako bakoitzeko gaiak intepretatuko ditu
Emanaldia Areto Nagusian arratsaldeko 19:00etan ospatuko da eta sarrerak 20 eurotan eskura daitezke jada