Familia-enpresen Estatuko XXIV. Biltzarra Baluarten astelehenean eta asteartean ospatuko da

2021eko, urriaren 20a

Familia-enpresen Estatuko XXIV. Biltzarra Baluartera datorren astean helduko da, hilak 25ean eta 26an, Gizarte hobeago baten alde lan egiten dugu lelopean. Hitzorduak Estatuko familia enpresa nabarmenenetariko zuzendari eta enpresari asko bilduko ditu, 400 pertsonatik gora aurrez aurre nahiz online moduan. Jardunaldietan, jasangarritasuna, enpresa-helburua edo hazkundea bezalako gaiak landuko dira, besteak beste. Biltzarra Felipe VI. Espainiako erregeak zabalduko du astelehenean, goizeko 10:00etan. Bezperan, igande arratsaldean, ongietorri ekitaldia egonen da Iruñeko Katedralean.

 
PROGRAMA
ampliar noticia