Baluarteko Areto Nagusiak Iruñeko Sinfoniettaren 30. urteurrena ospatzeko kontzertua hartuko du heldu den abenduak 16an, arratsaldeko 20:00etan, Denboraren ikuspegia lelopean. Orkestrak, musika-irudietan jasotako programa sinfonikoa proposatzen du. Iruñeko Udalak antolatu duen kontzertuaren lan nagusia Modest Mussorgskiren Erakusketa baten margolanak lan ezaguna da (mold.: Robert Russell Bennett). Egitarauan Edvard Griegen eta Antonin Dvoraken abesti bana ere badaude, Solveigen abestia eta Russalkako ilargiari abestia, hurrenez hurren, biak Itsaso Loinaz soprano nafarrak abestuak. Eta emanaldiari amaiera emanez, George Gershwinen Porgy eta Bess – Erretratu sinfonikoa operako doinu ezagun eta ospetsuen sorta bat entzuteko aukera izango du publikoak. Sarrerak 13 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.
Ekainaren 9tik 12ra lau emanaldi eskainiko dira eta sarrerak 45 eta 65 euro bitartean jada eskura daitezke
Grammy bat eta sei Latin Grammy sariren irabazle, artista mexikarraren kontzertua Areto Nagusian 20:30ean izango da. Sarrerak jada eskura daitezke
Trobalari kubatarrak azaroaren 13an arratsaldeko 19:00etan eskainiko duen kontzerturako sarrerak 37, 42 eta 45 eurotan eskura daitezke
Umoristak One-Man Show aurkeztuko du, Estatu mailako gaurkotasun-albisteak biltzen dituen emanaldia
Tchaikovskyren musika duen balletak Nazioarteko Ballet Klasikoaren eskutik abenduaren 26an helduko da gurera. Sarrerak salgai daude jada
Sarrerak 22 eurotan eta 20 pertsonatik gorako taldeentzat 18 eurotan eskura daitezke, txarteldegian bertan edo www.baluarte.com web-gunean
Publikoak zuzenean bere soinu-banda zuzentzeko murgiltze-proposamen artistikoa da