Iruñeko Gazte Orkestrak Baluarten kontzertua emango du azaroaren 20an

2021eko, urriaren 20a
Baluarteko Ganbera Aretoak Iruñeko Gazte Orkestraren (IGO) kontzertua hartuko du heldu den azaroaren 20an (19:30ean). Oparitzen dizut lelopean ospatuko den emanaldia Mirari Etxeberria Guerrero maisuak zuzenduko du eta orkestrak ganbara musikaren hainbat ezaugarri argitaratzen ditu, XIX. mendeko errepertorioaren bitartez. Zehazki, IGOk Edvar Grieg-en Hari instrumentuetarako Holberg Suite-arekin hasiera emango dio saioari; ondoren, Antonin Dvorak-en Haize-instrumentuetarako Serenade obra interpretatuko du; eta, azkenik, Richard Wagner-en Sigfrieden Idilioa
 
Sarrerak 10 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web-orrian eta Baluarteko txartel-leihatilan.

 

ampliar noticia